KULTURA ETA KIROLA

Sologana gizarte etxean espazioak erreserbatzeko eskaera

Zer da?

Kirol, kultura edo bestelako ekitaldiak, erlijio-ekitaldiak ezik, egiteko espazioen eskaera.

Nork eska dezake?

Edonork, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·         Espazioaren erreserba egiteko eskaera, osatua eta sinatua.

·         Ordainagiria

·         Fidantza ordaindu izanaren ziurtagiria.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre:

Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00.

Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian:

Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00

Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30

Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00

Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00

Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00

Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00

Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea)

Zenbat balio du?

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantzaren arabera.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Legezko epea: 3 hilabete.

Isiltasuna: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen  ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO)

Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.                  Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu, eta kopia eskatzaileari eman.

2.                  Eskaera kultura eta kirol sailera bidali, berrikus dezaten.

Ondorengo izapideen laburpena

1.                  Sologanako Batzorde Bereziaren Presidentzia-ebazpena

Nork onartzen du?

Sologanako Batzorde Bereziaren Presidentziak

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Kultura eta kirola

Oharrak

ü Eskaera ekitaldia baino 15 egun lehenago egin beharko da gutxienez.

ü Hartutako ebazpena behar bezala jakinaraziko zaio eskatzaileari. Ebazpenak, hala badagokio, ordaindu beharreko prezio publikoa jasoko du. Era berean, fidantza bat eskatuko zaio eskatzaileari, ez bada bestelako neurririk adosten, hitzarmen baten bidez.

ü Kasu bakoitzean zehaztuko da ekitaldiarn erregimena eta baldintzak, baliabideen eta materialen erabilera, ordutegia, lekuak, etab.

ü Antolatutako jardueran aldaketarik badago, Udalari jakinarazi beharko zaio aldez aurretik.

ü Ordainketa modua: banku transferentzia (Kutxabank zk. ES15- 2095 3112 25 1095221239).