KATASTROA

Katastroaren ziurtagiriak

Zer da?

Katastroaren ziurtagiriak Higiezinen Katastroan jasota dauden ondasun higiezinen datu fisikoak, juridikoak eta ekonomikoak ziurtatzen dituzten, edo halako daturik ez dagoela ziurtatzen duten dokumentuak dira.

 

Bi motatako ziurtagiriak daude:

 

Hitzez hitzeko katastroaren ziurtagiriak. Ziurtagiri hauek ondasun higiezinen datu alfanumerikoak dituzte (titulartasuna, lokalizazioa, katastroaren erreferentzia, azalera, erabilera, laborantza, antzinatasuna, balio katastrala, etab.). Ziurtagiri hhauek Udalaren bidez izapidetu daitezke.

Katastroaren ziurtagiri deskriptibo eta grafikoak. Ondasun higiezinaren izaera fisiko, juridiko eta ekonomikoko oinarrizko datuez gain, bere errepresentazio grafikoaere badute ziurtagiri hauek. Era honetako ziurtagiriak Arabako Foru Aldundiaren Katastro Zerbitzura eskatu behar dira.

 

Nork eska dezake?

Katastroaren ziurtagiriek babestutako datuak badituzte, hau da, titulartasunari edo balio katastralari egiten badioten erreferentzia, higiezin bakoitzaren katastroaren titularrek bakarrik eskatu ahal izango dituzte. Gainera, honakoek ere eskatu ahal izango dituzte:

-          Higiezin bakoitzaren katastroaren titularren berariazko eta idatzizko baimena dutenek.

-          Mugakide diren lursailen katastroaren titularrek, balio katastrala izan ezik.

-          Katastroan inskribatutako ondasun higiezinen gaineko benetako traszendentzia, apartzeria edo alokairu-eskubidea duten titular edo titularkideek.

-          Katastroan inskribatuta ageri diren titularren ondasun higiezinei dagozkienoinordeko edo ondorengoek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

     Eskabide orokorra.

     Babestutako datuen sarbidea eskatzen duen eskabide bat denez, beharrezko zilegitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da.

Non eskatu behar da?

1.       Hitzez hitzeko katastroaren ziurtagiriak:

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

 

2.       Katastroaren ziurtagiri deskriptiboak eta grafikoak.

 

Arabako Foru Aldundiaren Tokiko Zergen eta Katatroaren zerbitzua

 

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa, hitzez hitzeko katastroaren ziurtagirien kasuan. Katastroaren ziurtagiri deskriptibo eta grafikoen kasuan, galdetu Arabako Foru Aldundiaren Tokiko Zergen eta Katatroaren zerbitzuan.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

-    Martxoaren 5eko 1/2004 Errege Dekretu Legegilea, Higiezinen Katastroaren testu bategina onartzen duena.

-    Apirilaren 7ko 417/2006 errege dekretua, 1/2004 Errege Dekretuak onartutako Higiezinen Katastroaren testu bategina garatzen duena.

-     Uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen Zergari buruzkoa.

-    Abenduaren 22ko 1080/1992 Foru Dekretua, hiriko ondasun higiezinen balio katastralak ezartzeko, berrikusteko, moldatzeko eta eguneratzeko baldintzak zehazten dituena (1992ko abenduaren 30eko eta 1993ko urtarrilaren 20ko ALHAO).

-    Urtarrilaren 12ko 1/1993 Foru Dekretua, higiezinen kastrastoaren babesaren Prozedurari buruzkoa (1993/2/5eko ALHAO).

-    Urtarrilaren 18ko 2/1994 Foru Dekretua, martxoaren 1eko 21/1994 Foru Dekretuak osatua, lurzoruaren eta eraikuntzen balioen balorazioaren arau teknikoak eta kuadro-markoa onartzen dituena.

-    Otsailaren 5eko 7/2008 Foru Dekretua, Higiezinen Katastroan eraikuntza berrien alta arautzen duten arauak aldatzen dituena, Ondasun Higiezinen Zergaren arabera  (2008/02/13ko ALHAO).

Eskabidea aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Aurkeztu beharreko dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta, zuzen badago, eskabidea erregistratu.

2.       Sistema informatikoaren bidez ziurtagiria eskatu.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Katastroaren ziurtagiria sinatu.

2.       Katastroaren ziurtagiria interesdunari entregatu. Telefono bidezko eskabidearen kasuan, postaz bidali, Udalak ezarritako prozedura erabilita.

3.       Artxibatu.

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen udal saila

Herritarren arreta.

Oharrak