KATASTROA

Katastroaren kontsulta

Zer da?

Katastro eta Balorazio Zerbitzuaren datu basean jasota daduen babestu gabeko katastroaren datuak bilatu eta aztertzea (katastroaren kartografia barne).

Datu babestuk honakoak dira: izena, abizenak, izen soziala, eta Higiezinen Katastroan titular gisa izena emanda agertzen direnen identifikazio-kodea eta helbidea. Baita lurzoruaren eta, hala badagokio, eraikinen balio katastrala ere.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

     Eskabide orokorra.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

-    Martxoaren 5eko 1/2004 Errege Dekretu Legegilea, Higiezinen Katastroaren testu bategina onartzen duena.

-    Apirilaren 7ko 417/2006 errege dekretua, 1/2004 Errege Dekretuak onartutako Higiezinen Katastroaren testu bategina garatzen duena.

-     Uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen Zergari buruzkoa.

-    Abenduaren 22ko 1080/1992 Foru Dekretua, hiriko ondasun higiezinen balio katastralak ezartzeko, berrikusteko, moldatzeko eta eguneratzeko baldintzak zehazten dituena (1992ko abenduaren 30eko eta 1993ko urtarrilaren 20ko ALHAO).

-    Urtarrilaren 12ko 1/1993 Foru Dekretua, higiezinen kastrastoaren babesaren Prozedurari buruzkoa (1993/2/5eko ALHAO).

-    Urtarrilaren 18ko 2/1994 Foru Dekretua, martxoaren 1eko 21/1994 Foru Dekretuak osatua, lurzoruaren eta eraikuntzen balioen balorazioaren arau teknikoak eta kuadro-markoa onartzen dituena.

-    Otsailaren 5eko 7/2008 Foru Dekretua, Higiezinen Katastroan eraikuntza berrien alta arautzen duten arauak aldatzen dituena, Ondasun Higiezinen Zergaren arabera  (2008/02/13ko ALHAO).

Eskabidea aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Aurkeztu beharreko dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta, zuzen badago, eskabidea erregistratu.

2.       Sistema informatikoaren bidez datuak jaso.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Herritarren arretarako zerbitzuak jasotako datuak eskatzaileari bidali.

2.       Artxibatu.

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen udal saila

Herritarren arreta.

Oharrak