HIRIGINTZA

Sailkatutako jardueretan titulartasuna aldatu izana jakinaraztea

Zer da?

Sailkatutako jarduera baten titulartasuna aldatu dela udalari jakinaraztea, administrazioaren inspekzioa eta kontrola baimentzeko eta aurreko titularraren erantzukizunak bertan behera uzteko.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

   Titulartasuna aldatzeko idazkia,behar bezala beteta, eskatzailaren NANaren fotokopiarekin.

   Berariazko dokumentazio teknikoa:

-       Gaitutako teknikariak egindako ziurtagiria, jarduera eta/edo instalazioak Udal Planeamendura egokitzen direla eta ingurumeneko baldintza guztiak betetzen dituela adierazten duena. Baita ere, beharrezkoa bada, ingurumen-eraginaren deklarazioan jasotakoak.

-       Ziurtagiria aurkezten duen tekniikariaren kualifikazio teknikoa edo habilitazio profesionala egiaztatu beharko da, ez  bada dagokion Kolegio Profesionalaren bisatuarekin etortzen.

-       Ziurtagiriak, era berean, honakoa jasoko du:

-       Irisgarritasun legea betetzen duela ziurtatzen duen agiria.

-       CTEa betetzen duela ziurtatzen duen agiria, suteen aurkako babeserako araudia betetzen duela ziurtatzen duena, etab.

      Jarduera Ekonomikoen Zergan (JEZ) alta

      Transmititzailearen onespenaren egiaztagiria, edo aldaketak nahikoa zilegitasun baduela adierazten duen dokumentua.

      Bere garaian jaso zuen jarduera-lizentziari erreferentzia.

      Bere garaian jaso zuen aldez aurreko jakinarazpenaren erreferentzia.

       

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

10,00 euro, aldez aurreko jakinarazpena behar duen sailkatutako jardueraren titulartasuna aldatu behar bada.

100,00 euro, lizentziapeko sailkatutako jardueraren titulartasuna aldatu behar bada.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: unean bertan

Gehienezko legezko epea: ez dagokio

Isiltasun administratiboaren eragina: ez dagokio. Hala ere, jarduerak ez baditu bere garaian ezarritako neurri zuzentzaileak edo ezarri beharreko gainontzeko araudi sektorialak betetzen, titular berria izango da ez betetzearen arduraduna, eta egoera arautu dezan eskatuko zaio, epe bat emanez. Epe hori salbuespenak salbuespen, ez da sei hilabetekoa baino luzeagoa izango, eta jarduera itxi ahal izango da, indarrean dagoen araudira egokitzen ez bada, aldez aurretik interesdunari jakinarazi eta gero.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Korporazioen Zerbitzuen araudiaren 13. artikulua (55/06/17ko dekretua).

Zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eskabidearen ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zuzen badago, eskabidea eta dokumentazioa erregistratu eta eskaneatu. Eskaeraren kopia zigilatua eman eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

2.       Hirigintza Arlora bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Alkatetza dekretua.

2.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, tasa kalkulatzeko eta transmititzaileari eta jasotzaileari jakinarazteko.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen udal zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak

-       Udalak egoki jotzen dituen inspekzioak egiteko eskubidea du.