HIRIGINTZA

Sailkatutako jarduerarako lizentzia

Zer da?

Jarduera publiko edo pribatu bat funtzionamenduan jartzeko, zabaltzeko edo berritzeko ahalmena ematen duen udal lizentzia, ingurumena kaltetzeari buruzko 7/2012 Legearen II eranskinaren A) atalean ondorengoak sartuta: pertsonak edo beraien ondasunak, pertsonei kalteak eragiteko arriskua sortzea, Euskal Ingurumenaren Babesari buruzkko 3/1998 Lege Orokorraren 55. Artikuluan, apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bidez aldatutakoan, datorren zerrendaren arabera.

Lokalean lanak egitea beharrezkoa bada, nahitaezkoa da aldez aurretik dagokion obra-lizentzia tramitatzea.

 

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Sailkatutako jardueraren lizentzia-eskaera,behar bezala beteta.

         Dokumentazio tekniko espezifikoa: dokumentazioaren bi ale paperean, eta bi euskarri digitalean (CD baten bidez):

a)       Proiektu teknikoa, gaitutako teknikariak idatzi eta sinatua, neurri zuzentzaileen proposamenarekin, honakoak jasotzen dituena:

-  Ingurumenaren gaineko memoria: jardueraren memoria deskriptiboa eta anbientala, eta berau garatzeko ezarritako neurriak, honakoekin batera:

ü Lokalaren deskribapena, lurrazal osoa (erabilgarria eta eraikia) eta erabileren araberako lurrazal partzialak, eraikinaren barruan lokalak duen kokalekua, eta bertarako sarbideak eta komunikazioak.

ü Fatxad(ar)en argazkia(k) koloretan.

ü Jardueraren deskribapena (helburuak, garatzeko edo produkzio-prozesurako behar dituen ezaugarriak, makineria, erregaiak, higiene-instalazioak…), eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo beren ondasunetan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurriak.

ü Jarduerak funtziona dezan beharrezkoa den makineriaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta, beharrezkoak badira, lokala aireztatzeko eta/edo klimatizatzeko aurreikusitako instalazioenak..

ü Lokalaren edo jardueraren aurrekariak, BERRIA den, BERRIKUNTZA bat den edo jada martxan dagoen jarduera baten LEGALIZAZIO bat den zehaztuta.

ü Ezarri beharreko udal araudia betetzen dela ziurtatzen duen agiria (arau subsidiarioak, ordenantzak, Eraikinaren Kode Teknikoa (CTE), irisgarritasuna, suteen aurkako babesa, osasun araudia, etab.)

-  Planoak

ü Jardueraren kokalekua (Gutxieneko eskala, 1:5000).

ü Lokalaren edo eraikinaren kokaleku zehatza adierazten duen enplazamendua, eta gainontzeko lursailarekin duen lotura azaltzen duena(Gutxieneko eskala, 1:5000).

ü Mugatutako solairuak: lokala osatzen duten maila guztien gaur egungo egoeraren plano mugatuak, honakoa zehaztuta: banaketa eta erabilerak mugekin, eta lokala osatzen duten gelen azalerak (gutxieneko eskala 1:100). Baita irisgarritasun arauak betetzen direla ziurtatzen duen agiria ere.

ü Instalazioak: aireztapena, klimatizazioa, makineria, suteen babesa, saneamentua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala, 1:100).

ü Mugatutako sekzioak

ü Sekzioa(k), espazioen altuera, erabilerak, hoditeria, instalazioak, makineria (luzetara eta zeharka) zehaztuta (gutxieneko eskala, 1:100).

ü Sekzioaren trazatua, sarbidea eta rasante-kotak adierazita.

ü Fatxad(ar)en gaur egungo egoera, eta etorkizunekoa (gutxieneko eskala, 1:100).

ü Jarduerarako beharrezkoak diren bestelako plano zehatzak.

ü Ingurumenaren eraginaren azterketa: ingurumenaren eraginaren ebaluaziopeko jarduera baldin bada bakarrik.

b)       Kualifikazio teknikoa egiaztatu beharko da, edo proiektua idatzi duenaren habilitazio profesionala, proiektua dagokion kolegio profesionalaren bisatuarekin ez badator.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Zenbatekoa: 100,00 euro. Esku-dirutan ordaindu ahal izango dira, edo transferentzia bidez honako kontuan: ES47-2095-3112-25-1090952275.

 

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 4 hilabete.

Gehienezko legezko epea: 6 hilabete.

Isiltasun administratiboaren eragina: positiboa, beti ere eskatzaileari egotzi ahal zaion geldialdirik ez badago, eta Ingurumen Organoak kontrako txostena aurkezten ez badu.

Ezarri beharreko araudia

-      Euskal Herriko Ingurumena Babesteko azaroaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 55etik 66rako artikuluak, (1998/3/27ko 59 zk.dun EHAA)Apirilaren 23ko 7/2012 legea ren (2012/05/15eko 116 zk.dun BOE) bidez partzialki aldatuak.

-      Zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eskaeraren ondorengo prozedura

1.       Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zuzen badago, eskabidea eta dokumentazioa erregistratu eta eskaneatu. Eskaeraren kopia zigilatua eman eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

2.       Hirigintza Arlora bidali, Udalaren Txosten Teknikoa egiteko.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Jendaurrean erakusgai jarri, ALHAOn, eta mugakideei jakinarazpena bidali.

2.       Osasun Administraziora bidali, aginduzko txosten loteslea egiteko.

3.       Udalaren txostena egin.

4.       Ingurumen Organora bidali, neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena egiteko (loteslea izango da, negatiboa bada).

5.       Alkatetza-dekretu bidezko ebazpena.

6.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, likidazioa eta jakinarazpena interesdunari bidaltzeko.

7.       Jarduera instalatu eta gaitu ondoren, lanen sustatzeaileak Aldez aurreko irekitze-jakinarazpena aurkeztu beharko du, teknikoki gaitutako pertsonak egindako ziurtagiriarekin batera. Agiri horrek ziurtatu beharko du jarduera eta/edo instalazioak bat datozela eraikuntza-proiektuarekin, eta aurkeztutako dokumentazio teknikoarekin, eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla. Jarduera aurkezten den egunetik gauzatu ahal izango da.

8.       Jardueraren erregistroa.

Nork onartzen du?

Alkatetza

Izapideen ardura duen udal zerbitzua

Idazkaritza.

Oharrak

-        Jardueraren lizentzia eskatu baino lehenago, sustatzaileak kontsulta egin ahal izango du udalean, lizentziaren eta aurreikusi daitezkeen neurri zuzentzaileen gaineko informazioa jasotzeko helburuarekin, eta jardueraren bideragarritasun formala argitzeko helburuarekin.

-        Ezingo da obra lizentziarik eman ez bada jardueraren lizentzia izapidetu. Dena den, posible da eskabidea eta tramitazioa aldi berean egitea.

 

-      Sailkatutako jardueraren lizentzia behar duten jardueren zerrenda:

1. Hondakindegiak.

 

2.7/2012 Legearen II eranskinaren A) atalean sartutakoak:

 

a) Erauzte-jarduerak.

b) Jarduera nuklearrak eta erradioaktiboak.

c) Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak, 100 kWtik gorako potentzia instalatua dutenak.

d) Industriak, oro har.

e) Azaleko tratamenduak, bernizaketak, edo pistola bidezko pintaketak eta parekoak egiten dituzten tailerrak. Baita motordun ibilgailuen eta parekoen mantenimendua eta konponketa lanak egiten dituztenak ere.

f) Hainbat tailer eta lantegi (zurgindegiak, galdarategiak, montajea, mekanizazioa, okindegiak, gozotegiak, catering-ak…), instalatutako potentzia osoa (potentzia mekanikoa eta elektrikoa, argiteriarena kenduta) 25 kWkoa baino txikiagoa bada, eta berariaz produkziorako helburua duen lurrazala 300 m2 baino gutxiago baditu.

g) Toxiko, arriskutsu edo suharbera gisa katalogatutako produktu eta materialak biltegiratu, salerosi edo erakusteko jarduerak edo instalazioak, honako kopuruak gainditzen badituzte: 500 kg hiri lur erresidentzialetan dauden instalazioetan, eta 1.000 kg gainontzeko lurzoruetan.

h) Erregai likidoen edo gas formako erregaien hornitegiak eta hornikuntza-parkeak, banaketa-instalazioak edo pareko instalazioak.

i) Erregai likidoen edo gas formako erregaien biltegiratze-instalazioak, edozein lurzorutan kokatuak, 50.000 litrotik gorako edukiera badute.

j) Hondakinak biltegiratzeko, baloratzeko eta deusezteko instalazioak.

k) Lur eta arroka-betegarriak, 500.000 m3tik gorako edukiera dutenak eta exekuzioa urtebetetik gorakoa bada, azpiegitura linealeko obrekin lotuta daudenak salbu.

l) Hondakin-urak garbitzeko eta ur edangarriaren tratamendurako instalazioak.

ll) Piszifaktoriak.

m) Abere-hiltegiak.

n) Dantzalekuak, klubak, diskotekak, disko-tabernak, karaokeak, pub-ak eta parekoak.

ñ) Ostalaritza-establezimenduak, jatetxeak eta aisialdirako jarduerak eta ikuskizun publikoak antolatzen dituztenak, beti ere, edozein kasutan, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

- 300 lagunentzako edo gehiagorako edukiera edo aforoa izatea.

- 50 vatiotik gorako potentzia duen musika ekipoa izatea, lau ohmiotako karga estandarrarekin.

o) Ganadu ustialekuak eta etxeko ikuiluak, 20 abelburu baino gehiago badituzte, edo pareko ustiategiak, irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren 3. Artikuluko a) atalean (edo ordezkatu dezakeen arauren batean) zehaztutako proportzioen arabera. Baita txakur-haztegiak ere (hazkuntza eta trebatzea), 20 txakur baino gehiago badaude, beti ere lur urbanizaezinean edo hiri-lurzoru industrialean kokatuta badaude.

p) Etxeko ganadu-jarduerak. Halakotzat jotzen dira 4 abelburu baino gehiagoko instalazioak, eta edozein motatako txakur-haztegiak, beti ere hiri-lur erresidentzialean kokatuta badaude.

q) Krematorioak.

r) Otsailaren 27ko 3/98 legearen 55 artikuluarekin bat eginez, eta 7/2012 legearekin lotuta, osasunean eta ingurumenean pareko eragina izan deakeen beste edozein jarduera.