HIRIGINTZA

Sailkatutako jarduera aurretiaz jakinaraztea

Zer da?

Jarduera publiko edo pribatu bat funtzionamenduan jartzeko, zabaltzeko edo berritzeko ahalmena ematen duen aldez aurreko komunikazioa, ingurumena kaltetzeari buruzko 7/2012 Legearen II eranskinaren B) atalean ondorengoak sartuta: pertsonak edo beraien ondasunak, pertsonei kalteak eragiteko arriskua sortzea, Euskal Ingurumenaren Babesari buruzkko 3/1998 Lege Orokorraren 55. Artikuluan, apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bidez aldatutakoan, datorren zerrendaren arabera.

Lokalean lanak egitea beharrezkoa bada, nahitaezkoa da aldez aurretik dagokion obra-lizentzia tramitatzea.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.       Sailkatutako jardueraren aldez aurreko komunikazioaren idazkai, behar bezala beteta.

2.       Berariazko dokumentazio teknikoa:

a)   Gaitutako teknikariak idatzi eta sinatutako dokumentazio teknikoa, paperean eta euskarri digitalean, neurri zuzentzaileen proposamenarekin. Gutxienez honakoa jasoko du:

    Memoria: Jardueraren memoria deskriptiboa eta ingurumenaren memoria, eta berau garatzeko hartutako neurriak. Honakoa jaso behar du:

-          Lokalaren deskribapena, gainazal (erabilgarri eta eraiki) osoa eta zatikakoa, erabileren arabera. Era berean, eraikinaren barruan lokalak duen kokalekua, eta bertarako sarbideak eta komunikazioak.

-          Fatxad(ar)en argazkia/k koloretan.

-          Jardueraren deskribapena (helburua eta ezaugarri teknikoak: garapena edo produkzio-prozesua, makinaria, erregaiak, higiene-instalazioak…), eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo beren ondasunetan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurriak.

-          Jardueraren funtzionamendurako beharrezko makinariaren deskribapena eta ezaugarri teknikoak, eta, beharrezkoa bada, lokalerako aurreikusitako aireztapen eta klimatizazio sistemen ezaugarriak.

-          Lokalaren edo jardueraren aurrekariak. Deskribatu eta zehaztu beharko da BERRIA den, edo martxan dagoen jarduera bat BERRITU EDO LEGEZTATU behar den.

-          HAPNa betetzen dela ziurtatzen duen agiria, ordenantzak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE), irisgarritasuna, suteen aurkako babesa, osasun araudia, etab.

-          Araudi espezifikoa duten instalazioetan, segurtasun industrialeko araudietan jasotzen diren baimenak eta zerbitzuak (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gasaren instalazioa, igogailua, etab.).

b)  Gaitutako teknikariak emandako ziurtagiria, jarduera eta/edo instalazioak eraikitze-proiektura edo aurkeztutako dokumentazio teknikora egokitzen direla eta ingurumenari dagozkion baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzen duena; hala badagokio, baita ingurumenaren eraginaren aitorpenean jasotakoak ere.

c)   Egiaztatu egin beharko da ziurtagiria aurkezten duen Teknikariaren kualifikazio teknikoa edo habilitazio profesionala.

d)  Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta.

e)  Honakoa egiaztatzen duen dokumentua: zerbitzu publikoak emateagatik eta administrazio-jarduerak egiteagatik 10,00 euroko tasa ordaindu dela, ez bada “in situ” ordaintzen.

f)    Segurtasun industrialerako araudietan jasota dauden baimenak eta zerbitzua martxan jartzeak, araudi espezifikoen menpeko instalazioetan (instalazio elektrikoak, instalazio termikoak, gas-intalazioak, igogailuak…)

g)   Dagokion administrazio batzarraren baimena, hornikuntzaren eta saneamenduarren hargunerako, beharrezkoa bada.

Non eskatu behar da?

 

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Zenbatekoa: 10,00 euro. Eskudirutan ordaindu ahal izango dira, edo baita trasferentzia bidez ere, honako kontuan: ES47-2095-3112-25-1090952275

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: unean bertan

Ezarri beharreko araudia

Euskal Herriko Ingurumena Babesteko azaroaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 55 artikulutik 66rakoak(1998/3/27ko 59 zk.dun EHAA) Apirilaren 23ko 7/2012 legearen bidez  (2012/05/15eko 116 zk.dun BOE) moldatuak.           

     OZerbitzuak ematearen edo udal jarduerak egitearen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Eskabidearen ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zerga ordaindu izanaren ziurtagiririk aurkezten ez bada, kobratu. Zuzen badago, eskabidea erregistratu.

2.    Zigilatutako kopia eman eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

Hirigintza sailera bidali.

Nork onartzen du?

 

Izapidearen ardura duen Udal Zerbitzua

Hirigintza.

Oharrak

-       Ondorengo kasuak, 3/98 Legearen II B) eranskinean arautzen den aldez aurreko komunikaziopeko jarduera gisa sailkatutako jardueren eta instalazioen zerrendan, eta 19/2012 errege lege-dekretuko eranskinean jasotako jarduera komertzialen eta zerbitzu-jardueren zerrendan sartuko dira:

 

1. Energia elektrikoa sortzen duten eta energia berriztagarria energia elektriko bihurtzen duten instalazioak. Instalazioaren potentziak 50 kW baino gehiago eta 100 kW edo gutxiago izan behar ditu.

2. Hainbat tailer eta lantegi (zurgindegiak, galdarategiak, montajea, mekanizazioa, okindegiak, gozotegiak, catering-ak…), instalatutako potentzia osoa (potentzia mekanikoa eta elektrikoa, argiteriarena kenduta) 25 kWkoa baino txikiagoa bada, eta berariaz produkziorako helburua duen lurrazala 300 m2 baino gutxiago baditu, honakoak salbu: azaleko tratamenduak, bernizatze-operazioak, pistola bidezko pintaketak eta antzerakkoak egiten dituzten tailerrak, sailkatutako jardueren lizentziapeko zerrendan sartzen baitira.

3. Produktuen eta materialen biltegiratze, komertzio eta erakusketa jarduerak eta instalazioak, sailkatutako jardueren zerrendako 7. Puntuan sartzen ez direnak.

4. Erregai likidoak edo gas formakoak biltegiratzeko instalazioak, ez badute 50.000 litroko edukiera gainditzen, honakoen parte direnak salbu: hornitegiak, hornidura-parkeak, banaketa-instalazioak edo parekoak.

5. Ibilgailuak uzteko tokiak.

6. Era honetako zerbitzu-jarduerak: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-etxeak eta farmaziak, klinika beterinarioak, komisaldegiak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ileapaindegiak, masaje-zentroak eta ehorztetxeak.

7. Hotelak eta egoitza komunitarioak, zaharren egoitzak, ostatuak eta parekoak.

8. Ostalaritza-establezimenduak eta aisialdirako jarduerak edo ikuskizunak antolatzen dituztenak, aldez aurretik sailkatutako jardueraren lizentziapean ez badaude.

9. Ganadua ustiatzeko gune txikiak, eta etxeko kortak, sailkatutako jardueren lizentziapeko zerrendan sartu ggabe badaude.

10. Eraldaketa-zentroak.

11. Informazioaren tratamendurako eta komunikaziorako zerbitzuak (kalkulu-zentroak, datuen bankuak, irrati eta telebista errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorren antenak eta estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikorako zentroak, iirrati-telefoniarako eta irrati-telegrafiarako estazioak, irrati eta telebista igorleak eta alarmen kontrolerako zentralak), eta parekoak.

12. Instalazio osagarriak

12.1.- Galdara-gela.

12.2.- Aire girotuarentzako instalazioak.

12.3.- Kamara frigorifikoen instalazioak.

12.4.- Medikuntzako irrati-diagnostikorako instalazioak, edo, bestela esanda, mediku-diagnostikoa egiteko helburudun X izpien isntalazioak, ezarri beharreko araudia betez.

13. Krematoriorik gabeko ehorzleku eta tanatorioak.

14. Otsailaren 27ko 3/98 legearen 55 artikuluarekin eta 7/2012 legearekin bat eginez, osasunarentzako eta ingurumenarentzako era horretako eragina izan dezakeen beste edozein jarduera.

 

Udalak eskubidea du egoki irizten duen edozein ikuskaritza egiteko.