HIRIGINTZA

Partzelazio-, banantze- eta taldekatze-lizentziak

Zer da

Izarea deklaratibodun baimen administratiboak, lurzoru-motaren arabera, lursailak edo orubeak banandu edo biltzeko aukera ematen dutenak.

Nork eska dezake

Jabetza-eskubidea duen pertsona, edo bere legezko ordezkaria.

Ekarri beharreko dokumentazioa

     Hirigintza-eskabidea, behar bezala beteta, banandu edo bildu nahi den esparruaren azalera osoa adierazten eta deskribatzen duena.

     Jabetza-eskritura.

     Partzelazio/segregazio/elkarketa-proiektua, eskumena duen teknikariak idatzia, paperean eta formatu digitalean.

     Landa-eremuak segregatzeko kasuetan, nekazaritza zerbitzuaren aldeko txostena.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Zenbat balio du

50,00 euro. Eskura ordaindu ahal izango dira, edo ondorengo kontu zenbakian transferentzia bidez:  ES47-2095-3112-25-1090952275

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: Negatiboa, birgaitze, birsortze eta hiri-berritzeari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legean araututakoaren arabera.

 

Ezarri beharreko araudia

-      Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 38, 40, 207 eta hurrengo artikuluak (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-          Udalerrian indarrean dagoen hirigintza-planeamendua.

-      Zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-          2013ko ekainaren 26ko legea, birgaitze, birsortze eta hiri-berritzeari buruzkoa

-          Uztailaren 4ko 19/1995 legea, Nekazaritza-ustiapenak berritzeari buruzkoa

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.       Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.       Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Eskabidea eta proiektua aztertu eta ikertu, hirigintza-araudira egokitzen den edo ez egiaztatuz.

2.       Eragindako beste administrazio publiko batzuen txostena nahitaezkoa bada, hauei eskaera egin.

3.       Txosten teknikoa egin.

4.       Alkatetzaren Ebazpena.

1.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, likidazioa egiteko.

5.       Herritarren Arretarako Zerbitzuak interesdunari jakinarazi.

Nork onartu behar du

Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak

-      Lizentzia emandakotzat joko da, eta ez da etengo baldintza hau betetzen bada: dagokion ekintza formalizatzen duen dokumentu publikoa Udalean aurkeztea, lizentzia ematen denetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko epean. Epe hori behin bakarrik luzatu ahal izango da, pisuzko arrazoiak tartean badaude. Epea, eta, hala badagokio, luzapena igaroz gero, lizentzia iraungi egingo da, aldez aurretik interesdunari aurrez aurre jakinarazi eta gero.