HIRIGINTZA

Obren lizentzietan titulartasuna aldatzea

Zer da?

Udalari jakinaraztea obraren lizentziaren titulartasun bat aldatu dela, administrazioaren ikuskaritza eta kontrola baimentzeko eta aurreko titularra ardura horiez salbuesteko.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Eskabidea, titulartasun-aldaketa adierazten duena, behar bezala beteta.

         Titulartasuna transmititzen duen pertsonaren oniritziaren egiaztagiria, edo aldaketa legez egin dela egiaztatzen duen dokumentua.

Non eskatu behar da?

 

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Doakoa.

Prozeduraren epea

-      Aurreikusitako epea: hilabete.

-        Gehienezko legezko epea: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudiaren 13. Artikulua, 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez onartua.

Eskabidearen ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zuzen badago, eskaera eta dokumentazioa erregistratu. Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua entregatu, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Alkatetzaren dekretua.

2.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, bi interesdunei jakinarazteko (emalea eta jaso duena).

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal Zerbitzua

Idazkaritzak

Oharrak

-      Transmisio honekin, ezingo da baimendutako obran aldaketarik edo zabalkunderik egin.

-       Transimisioak eragin automatikoa izango du, beti ere, indarren dagoen araudia betetzen badu.