HIRIGINTZA

Obra handietarako lizentzia

Zer da?

Izaera deklaratiboko baimen administratiboa, eraikuntza eta instalazio-lanak baimentzen dituena. Baita eraikinak eta instalazioak handitu, berritu eta kontserbatzeko lanak ere, eraikinaren edo instalazioaren egiturari eta itxura arkitektonikoari eragiten diotenean.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

     Hirigintza-eskabidea,behar bezala beteta.

• Gaitutako teknikariak idatzitako proiektua. Ale bat paperean, eta beste bat euskarri digitalean:

- Lizentzia oinarrizko proiektuari eman ahal izango zaio, gaitutako teknikariak sinatuta. Hala bada, lanak hasi baino lehen, exekuzio-proiektua, gaitutako teknikariak sinatua, aurkeztu beharko da. Proiektu horri dagokion kolegio profesionalak eman beharko dio oniritzia, ez badu abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege-dekretuak, eraikitze-prozesuaren nahitaezko kolegio-oniritziari buruzkoak, horrela salbuesten.          

         Baimenak. Ondorengo baimenak aurkeztu beharko dira, ondoren zehaztutako kasuetan:

-      Arabako Foru Aldundiaren errepide zerbitzua, lanak errepidearen polizia-eremuan badaude (50m)

-      Arabako Foru Aldundiaren nekazaritza saila, lanak nekazalbide baten ondoko eremuan egiten badira.

-      Ebroko konfederazio hidrografikoa, lanak edozein ubideren polizia-eremuan badaude (100m).

      Etxebizitzen Estatistikaren Inprimakia.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Exekuzio materialaren aurrekontuko 100 euroko, 3,20 euro (BEZik gabe)

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete

Aurreikusitako legeko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren eragina: positiboa, beti ere indarrean dagoen hirigintza-araudiaren aurka ez badoa.

Ezarri beharreko araudia

-       Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 207.artikulua (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-       Eraikitze- eta eraiste-lanen hondakinak sortzeari eta kudeatzeari buruzko ekainaren 26ko 112/2002 dekretua (2012/9/3ko 171 zk.dun EHAA)

-       Otsailaren 24ko 49/2009 artikulua (2009ko martxoaren 18ko EHAA), hondakinak hondakindegian utzita edo betegarri gisa erabilita desagerraraztea arautzen duena.

-       Abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretua, eraikuntza-prozesuak oniritzi kolegiatua jasotzea agintzen duena.(2010/8/6ko 190 zk.dun BOE)

-       Ekainaren 26ko 8/2013 legea, hiri-biziberritzeari, birsortzeari eta berritzeari buruzkoa (2013/6/27ko 153 zk.dun BOE)

-       Indarrean dagoen Udal Hirigintza-planeamendua.

-       Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Zerga arautzen duen Ordenantza

Eskabidearen ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.    Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zuzen badago, eskaera eta dokumentazioa erregistratu. Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua entregatu, ziurtagiri gisa.

2.    Hirigintza Sailera bidali, eskabidea eta proiektua azter ditzaten, eta hirigintza-araudira egokitzen den ikus dezaten.

 

Ondorengo izapideen laburpena

1.    Herritarren Arreta Zerbitzuak dagokion Administrazio Batzarrari jakinarazi, lanek azpiegiturei eragiten badiete, beharrezko txostena egin dezan.

2.    Eragindako beste administrazio publiko batzuek txostena egitea nahitaezkoa bada, hauei eskabidea bidali.

3.    Alkatetzaren ebazpena.

4.    Herritarren Arretaren Zerbitzura bidali, likidazioa egin dezan eta interesdunari jakinarazi diezaion.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapideen ardura duen Uda Zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak

-      Eragindako beste Administrazio Publiko batzuek txostena egitea nahitaezkoa bada, eskaera egingo zaie:

-      Eragina jasan duen beste Administrazio Publikoren baten txostena beharrezkoa bada, eskaera egingo zaie:

-      Arabako Foru Aldundiaren Ondare-zerbitzua, lanen eremuan katalogatutako eraikinen bat badago, edo interes arkeologikoa duen eremu bat bada.

-      Zerbitzu aeronautikoak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.)

-      Trenbide-babeserako eremuak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.)

-      Lanak hasi aurretik zuinketa-akta eskatu beharko da.

-      Eraikin edo eraikuntzak (edo hala eskatzen duten beraien zatiak) erabiltzen hasi edo okupatu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko da, bakoitzerako inprimaki bana erabilita (ikus lehenengo okupazioaren/erabileraren lizentziaren izapidea).

-      Lanen behin-behineko itxitura jartzea nahitaezkoa izango da.

-      Udalak eskubidea du egoki irizten dituen lan-ikuskaritzak egiteko.

-      Aldez aurreko jakinarazpenaren erregimenean sailkatutako jardueraren bat egiteko asmoa badago, aldez aurretik obra-lizentzia izapidetu beharko da.

-      Lizentzia bidez baimendu beharrekotza sailkatutako jardueraren bat egiteko asmoa badago, aldez aurretik hala sailkatutako jardueraren lizentzia izapidetu beharko da, eta ondoren obra-lizentzia.