HIRIGINTZA

Lehenengo okupaziorako edo erabilerarako lizentzia

Zer da?

Izaera deklaratiboko baimen administratiboa, honako helburua duena: egiaztatzea eraikin edo obra batek, edo bere zati batek, erabilera zehatz bat izan dezakeen, emandako lizentziaren arabera gauzatu delako eta, hala badagokio, dagokion urbanizazioa egiteko betebeharra bete delako.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Hirigintza eskabidea, behar bezala beteta.

         Obraren zuzendariaren ziurtagiria, dagokion bisatuarekin, abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuan ezarritako kasuetan salbu. Dekretu horrek eraikuntza-prozesuan kolegioaren bisatua nahitaezkoa den, prozesua proiektuaren arabera bukatu den, eta lizentziaren baldintzak eta  hirigintza-araudia zein diren zehazten du. Proiektuan aldaketak egin badira, obra bukaerako Proiektua aurkeztu beharko da. Ale bat aurkeztuko da paperean, eta beste bat euskarri digitalean.

         Eraikuntzaren ardura duen enpresaren aurrekontu xehatuaren bukaerako ziurtagiria.

         Eraikin berri bat eraikitzerakoan edo erabilera berri bat ematerakoan, gainera:

-    Eraikinaren kanpoaldearen argazkiak.

-    Uraren, argindarraren, gasaren eta telekomunikazioaren hornikuntza-konpainien dokumentazioaren kopia, dagokien harguneekiko eta sareekiko adostasuna adierazten duena.

-    Administrazio Batzarraren baimenaren kopia, hornikuntza- eta saneamendu-lanak badira.

-    Instalatzaileen buletinak.

Non eskatu behar da?

 

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Eraikuntzen, instalazioen eta obren zerga kobratuko litzateke, hasierako eta bukaerako aurrekontuen diferentziaren gainekoa.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren eragina: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

-       Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 207.artikulua eta hurrengoak (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-       Abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretua, eraikuntza-prozesuak oniritzi kolegiatua jasotzea agintzen duena.(2010/8/6ko 190 zk.dun BOE)

-       Indarrean dagoen Hirigintza-araudia.

Eskabidearen ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta zuzen badago, eskaera eta dokumentazioa erregistratu. Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua entregatu, ziurtagiri gisa.

2.       Hirigintza Sailera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1.      Udal teknikarien ikuskapena eta txostena.

2.      Alkatetzaren ebazpena.

3.      Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, behin betiko likidazioa egiteko.

4.      Herritarren Arretarako Zerbitzuak interesdunari jakinarazi.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen Udal Zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak