HIRIGINTZA

Hirigintzari buruzko informazio-eskaerak

Zer da

Lursail edo eraikin zehatz batean ezarri beharreko hirigintza-baldintzei eta erregimenari buruzko idatzizko informazioa. Lan batzuk egiteko aukera, edo jarduera batzuk instalatzea, edo planeamendu orokorrari edo banaketa horizontal bat egiteari buruzkoak.

Nork eska dezake

Interesdun oro.

Ekarri beharreko dokumentazioa

    Hirigintza-eskabidea , behar bezala beteta.

    Kasuaren arabera, honako dokumentazioa:

-      Instalatzeko asmoa dagoen jarduera edo lanari buruzko memoria

-      Kokalekuaren planoa

-      Barruko esparruaren distribuzio-planoa

-      Instalatu beharreko makinaria

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

20,00 euro. Eskura ordaindu ahal izango dira, edo ondorengo kontu zenbakian transferentzia bidez:  ES47-2095-3112-25-1090952275

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: Ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

-   Lurzoruaren Legaren Testu Bateginaren 4.-d) artikulu (2/2008 zk.dun Errege-dekretu Legegilea) (154 zk. BOE, 2008/6/26)

-   Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 9.artikulua (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-   Euskal Herriko Ingurumena Babesteko azaroaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, eta ondorengo aldaketak. Apirilaren 23ko 7/2012 legea.

-   Udalerrian indarrean dagoen hirigintza-planeamendua.

-    Zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.       Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.       Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Txosten teknikoa egitea.

2.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidaltzea, likidazioa egiteko.

3.       Herritarren Arretarako Zerbitzuak interesdunari jakinaraztea.

Nork onartu behar du

-

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Hirigintza

Oharrak