HIRIGINTZA |
|
Zer da |
Urbanizazio-proiektuak urbanizazio-lanetako xehetasun teknikoak zehazten dituzten obra-proiektuak dira. Ez daude lizentzien menpe, baina izapidetze espezifikoa behar dute. |
Nork eska dezake |
Interesdunak edo bere legezko ordezkariak. |
Ekarri beharreko dokumentazioa |
• Hirigintza-eskabideabehar bezala beteta. • Hirigintza-proiektua, gaitutako teknikariak sinatua. Gutxienez honakoak izango ditu: lanen ezaugarrien memoria desriptiboa, proiektuaren eta xehetasunen planoak, neurketak, aurrekontua eta lanen eta zerbitzuen baldintza-pleguak, eta segurtasunari, kalitateari eta hondakinen kudeaketari buruzko azterketak, programak eta planak. Bi ale entregatu behar dira paperean (horietako bat dagokion Kontzejurako) eta ale bat euskarri digitalean. • Bildu beharreko baimenak. Ondorengo baimenak aurkeztu beharko dira, kasuz kasu: - Arabako Foru Aldundiaren errepide- zerbitzuarena, lanak errepide baten polizia-eremuetan egin behar badira (50 m) - Arabako Foru Aldundiaren nekazaritza sailarena, lanak nekazalbide baten ondoko eremuan egin behar badira. - Ebroko konfederazio hidrografikoarena, lanak edozein ubideren polizia-eremuetan egin behar badira (100 m.). - Lurzoruaren kalifikazioaren arabera beharrezko izan daitekeen beste edozein (ADIF, Sustapen ministerioa, etab.). |
Non eskatu behar da |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 299602 E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16
|
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Legezko gehienezko epea: 3 hilabete hasierako onarpenerako + 20 egun jendaurrean erakusteko + 2 hilabete behin betiko onarpenerako (jendaurrean ikusgai dagoen aldia bukatzen denetik kontatzen hasita). 6 hilabete guztira. Isiltasun administratiboaren eragina: hasierako onarpenaren aldian, ez da onartuko / behin betiko onarpenaren aldian, onartu egingo da. |
Ezarri beharreko araudia |
- Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 194tik 1296rako artikuluak(138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa) |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu. 2. Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa. 3. Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Eragindako beste administrazio publiko batzuen txostena nahitaezkoa bada, hauei eskaera egin. 2. Dagokion administrazio-batzarrari jakinarazi zein azpiegiturari eragin ahal dieten lanek, Herritarren Arretarako Zerbitzuak txostena egin dezan. 3. Txosten teknikoa egin. 4. Alkatetza-dekretu bidez hasierako onarpena eman. 5. ALHAOra eta zabalkunde handiko egunkari batera bidali (jendaurrean azaltzeko epea: 20 egun). 6. Herritarren arretarako zerbitzura bidali, interesdunari jakinarazi ahal izateko. 7. Behin betiko akordioa argitaratu, baldin eta ez bada ezartzen hasierako onarpenean behin betikotzat hartuko dela erreklamaziorik ez badago. |
Nork onartu behar du |
Alkatetzak |
Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua |
Idazkaritza |
Oharrak |
- Eragindako beste administrazio publikoen txostena nahitaezkoa bada, eskaera zuzenduko zaie hauei. Adibidez: - Arabako Foru Aldundiaren Ondare-zerbitzua, lanen eremuan katalogatutako eraikinen bat badago, edo interes arkeologikoa duen eremu bat bada. - Zerbitzu aeronautikoak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.) - Trenbide-babeserako eremuak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.) - Bide publikoan edozein elementu instalatzeko beharrik balego, dagokion Administrazio Batzarraren baimena jaso beharko du. - Lanak hasi aurretik, zuinketa-akta aurkeztu beharko da. - Eraikinak edo hala eskatzen duten eraikinetako zatiak okupatu eta erabiltzeko moduan jarri aurretik, dagokion baimena eskatu beharko da. Baimen bakoitza bere aldetik, dagokion inprimakiarekin. (ikusi izapidea: Lehenengo okupaziorako/erabilerarako lizentzia) - Dagokion Administrazio-batzarrarekin jarriko da hitzordua, urbanizazioaren lehenengo okupaziorako lizentzia gauzatzeko. - Nahitaezkoa izango da lanetan behin-behineko itxitura jartzea. - Udalak eskubidea du egoki jotzen dituen lanen ikuskaritzak egiteko. |