HIRIGINTZA

Obra txikia erantzukizunpeko aitortzarekin

Zer da?

Izaera deklaratibodun baimen administratiboa, lanak exekutatzeko baimena ematen duena, ondorengo obra txikien kasuan:

a) Aldamioak jartzea eskatzen duten obra txikiak.

b) Baimentzeko, aldez aurretik baimen sektorialak behar dituzten obrak.

c) Hesi arkitektonikoak kentzea, eta laguntza teknikoen instalazioa, ez badiote egiturari eragiten (eskailerak igotzeko aulkiak eremu pribatuan, eta

d) Eremu pribatuko lur-eremuetan zundaketak edo prospekzioak egitea, edo eraikuntza-lanen aurreko bestelako lanak eta entseguak egitea, zuzendaritza fakultatibopean. Eraikinaren egituraren portaera ezagutzeko entseguak

e) Zangak ireki eta laginak hartzea lur-eremu pribatuetan, zuzendaritza fakultatibopean zimenduen azterketa egiteko.

f) Espaloiak edo bide publkoak okupatzea, hesien edo bestelako edozein instalazioren bidez.

g) Erakuntza-elemtu osagarriak jartzea eskatzen duten obrak.

h) Harguneak ezartzeko lanak: gasa, elektrizitatea, telekomunikazioa, eraikin edo lokaletara zanga zabalduta. Beti ere, proiektu orokorra onartuta badago.

i) Arekak eraikitzeko lanak.

 

Nork eska dezake?

Interesdunak, edo legezko bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

·         Erantzukizunpek aitorpenaren eskabidea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Ordezkaritza-egiaztagiria, beharrezkoa bada. Izan norbanakoarena, legezkoa edo profesionala.

b) Baimen sektorialak, beharrezkoak izanez gero (errepideak, URA, ADIF…).

c) Dagokion administrazio batzarraren baimena, bide publikoa okupatuz gero.

d)  Berariazko dokumentazioa:

d.1- Hesi arkitektonikoak ezabatzeko asmoa duten lanak, egituran eragin gabe eta suteen aurkako segurtasun baldintzak, aurretik zeudenak, gutxitu gabe: ordenantza betetzen dutela adierazten duten ziurtagiri teknikoak eta uneko egoeraren eta berritu ostekoaren planoak.

d.2- Zundaketak eta laginak: Zuzendaritza teknikoa (zundaketetan).

d.3. Eraikuntzarako elementu osagarriak:

- Plano edo krokis xehatua, honakoa adierazten duena: lanen egoera, eta baliabide osagarrien kokalekua, babeserako hesiaren barruan egoki kokatuta, Aldez Aurreko Jakinarazpenen eta Erantzukizunpeko Aitorpenaren erregimenpeko Lanak arautzen dituen Ordenantzaren 9. Artikuluko 4. Puntuan ezarritako dimentsio-baldintzak betez.

- Indarrean dagoen Erantzukizun Zibileko Aseguruaren egiaztagiria.

- Lanen zuzendari teknikoaren justifikazioa, domeinu publikoa okupatzeko beharra adierazten duena, eraikuntza-lanen elementu osagarrien kasuan.

d.4. Bide publikoa okupatzea dakarten obrak. Beti aurkeztu beharko da dagokion Administrazio Batzarraren baimena, eta, horretaz gain:

d.4.1. Hesiak jarri behar izanez gero:

- Planoa edo krokisa, honakoa jasotzen duena: lanen kokalekua, eta espaloiaren okupazioa (espaloian okupatzen diren metro linealak eta hesiaren kanporanzko zabalera zehaztuta) eta oinezkoentzako igarobide librea, Aldez Aurreko Jakinarazpenen eta Erantzukizunpeko Aitorpenaren erregimenpeko Lanak arautzen dituen Ordenantzaren 9. Artikuluko 4. Puntuan ezarritako dimentsio-baldintzak betez.

d.4.2 Aldamioak jarri behar izanez gero:

- Planoa edo krokisa, honakoa jasotzen duena: lanen kokalekua, eta espaloiaren okupazioa (espaloian okupatzen diren metro linealak eta hesiaren kanporanzko zabalera zehaztuta) eta oinezkoentzako igarobide librea, Aldez Aurreko Jakinarazpenen eta Erantzukizunpeko Aitorpenaren erregimenpeko Lanak arautzen dituen Ordenantzaren 9. Artikuluko 4. Puntuan ezarritako dimentsio-baldintzak betez.

- Segurtasunaren eta Osasunaren Oinarrizko Azterketa, ale bat (gaitutako teknikariak idatzia).

- Jarduera honetarako Erantzukizun Zibileko Aseguruaren egiaztagiria, instalazioaren ardura duen enpresak emana.

 

 

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Exekuzio materialaren aurrekontuko (BEZetik kanpo) ehun euroko, 3,20 euro. Arratzua-Ubarrundian erroldatutako eskatzaileek, bizilekuko mantenimendu-lanetarako, ehuneko 100eko bonifikazioa dute.

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

         Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 207.artikulua eta hurrengoak (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

         Hiri Antolamendurako Plan Orokorra

         Eraikuntzen, Instalazioen eta Lanen Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala

         Aldez aurreko jakinarazpena eta Erantzukizunpeko Aitorpena behar duten Lanak Arautzen dituen Udal Ordenantza.

Eskaeraren ondorengo prozedura

1.       Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.       Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.       Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten.

4.       Eraikuntzaren gaineko zerga bidali.

 

Ondorengo izapideen laburpena

Beharrezkoa bada, gaitutako teknikariak lanak ikuskatuko ditu.

Dokumentu osagarriak

 

Nork onartzen du?

 

Izapidearen ardura duen Udal Saila

Hirigintza

Baliozko informazioa, data honetara arte:

Araudia aldatu arte

Oharrak

Udalak, erantzukizunpeko aitorpenaren erregimena betez, hasitako obrak ikuskatuko ditu, ondorengo kasuetan:

-       Domeinu publikoan eraginen bat duten lanak

-       Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioaren barruan ezarritakoaren arabera kutsakorrak izan daitezkeen jarduerak jasaten ari diren edo jasan dituzten lurrazaletan egiten diren lanak.

Lanak bukatu ondoren, arduradunak honakoa aurkeztu beharko du: Eraikitze- eta eraiste-lanengatik sortutako hondakinak egoki kudeatu direla ziurtatzen duen dokumentazioa.