HIRIGINTZA

Aurretiaz jakinarazitakoen edo erantzukizunpeko aitortzen erregimenean sartzen ez diren obra txikientzako lizentzia

Zer da?

Barruko edo kanpoko obrak, teknikoki errazak, eraikitze-lan gutxikoak eta ekonomikoki kostu baxukoak, ez dakartenak bolumenean, erabilera objektiboan, etxebizitza edo lokal kopuruan aldaketarik, eta ez diotenak eragiten egitura nagusiari edo itxura arkitektonikoari, edo egitura nagusiari eragiten diotenak baina elementu zehatz baten behin-behineko ordezkapenak direnak; eraikinaren edo instalazioaren bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzei eragiten ez diotenak; alde aurretik jakinarazita edo erantzukizunpeko aitorpen bidez egin ezin direnak, estalkiei eragiten dieten lanak, bide publikoa ixten dutenak direlako, edo antolamenduz kanpoko eraikintzat edo antolamendu xehatuaren zain dauden eremuetako eraikintzat jotzen direlako; Urbanizaezina den Lurzoruan eraiki direlako edo Urbanizaezina den Lurzoruan dauden eraikin edo instalazioei eragiten dietelako, edo katalogatutako edo babes-erregimenen baten barruan dauden eraikin edo eraikin-multzoei eragiten dietelako.

 

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

        Hirigintza-eskabidea,behar bezala beteta.

        Aurrekontua, oinarrizko partidetan xehatua.

        Lanak egin aurreko egoeraren argazkia.

        Berariazko dokumentazioa:

ESTALKIEN KONPONTZE-LANETAN

ü  Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile bat izendatzea, lanen exekuzioan enpresa batek baino gehiagok, enpresa batek eta langile autonomoek edo hainbat langile autonomok parte hartzen badute. Kontrako kasuan, prebentzio-baliabideak izendatu beharko dira.

ü  Segurtasunaren eta Osasunaren Oinarrizko Azterketa, edo egingo diren lanen berariazko Arriskuen Ebaluazioa.

-       BIDE PUBLIKOEI ERAGITEN DIETEN LURSAIL-IXTEETAN

ü  Uneko egoeraren eta etorkizunekoaren planoa edo krokisa.

        Baimenak. Ondorengo baimenak aurkeztu beharko dira, honako kasuetan:

-       Arabako Foru Aldundiaren errepide zerbitzua, lanak errepidearen polizia-eremuan badaude (50m)

-       Arabako Foru Aldundiaren nekazaritza saila, lanak nekazalbide baten ondoko eremuan egiten badira.

-       Ebroko konfederazio hidrografikoa, lanak edozein ubideren polizia-eremuan badaude (100m).

-       Lurzoruaren kalifikazioaren arabera beharrezkotzat jotzen den beste edozein.

 

 

 

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Exekuzio materialaren aurrekontuko (BEZetik kanpo) ehun euroko, 3,20 euro. Arratzua-Ubarrundian erroldatutako eskatzaileek, bizilekuko mantenimendu-lanetarako, ehuneko 100eko bonifikazioa dute.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: hilabete

Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren eragina: positiboa, beti ere, indarrean dagoen hirigintza-araudiaren kontra egiten ez badu.

 

Ezarri beharreko araudia

-       Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 207.artikulua (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-       Eraikitze- eta eraiste-lanen hondakinak sortzeari eta kudeatzeari buruzko ekainaren 26ko 112/2002 dekretua (2012/9/3ko 171 zk.dun EHAA)

-       Udal Hirigintza-planeamendua

-       Eraikuntzen, Instalazioen eta lanen zergak arautzeko ordenantza

Eskaeraren ondorengo prozedura

1.       Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.       Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.       Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Herritarren Arretarako Zerbitzuaren jakinarazpena dagokion Administrazio Batzarrari, azpiegituraren bati eragiten badio, beharrezkoa den txostena egin dezan.

2.       Txosten teknikoa egin.

3.       Eragina jasan duen beste Administrazio Publikoren baten txostena beharrezkoa bada, eskaera egingo zaie:

-       Arabako Foru Aldundiaren Ondare-zerbitzua, lanen eremuan katalogatutako eraikinen bat badago, edo interes arkeologikoa duen eremu bat bada.

-       Zerbitzu aeronautikoak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.)

-       Trenbide-babeserako eremuak, lanak eraginpeko eremuan badaude (Plan orokorreko P-1.1.)

4.       Alkatetza dekretu bidez onartzea.

5.       Herritarren Arretarako Zerbitzura bidali, likidazioa egin eta interesdunari jakinarazteko.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapidearen ardura duen udal saila

Idazkaritzak

Oharrak

-      Udalak eskubidea du egoki irizten dituen lan-ikuskapenak egiteko.

-      Bide publikoan edozein elementu instalatzea beharrezkoa bada, dagokion Administrazio Batzarraren Baimena jaso beharko du.

-      Nahitaezkoa da lanen inguruan behin-behineko hesiak jartzea.

-      Lanak bukatu ondoren, arduradunak honakoa aurkeztu beharko du. Eraikitze- eta eraiste-lanengatik sortutako hondakinak egoki kudeatu direla ziurtatzen duen dokumentazioa.