HIRIGINTZA

Aurretiaz jakinarazitako obra txikia

Zer da

Izaera deklaratiboko baimen administratiboa, obra txikiak (soiltasun teknikoa eta eraikuntza eta kostu aldetik izaera txikia dutenak) egiteko ematen dena. Normalean, konponketa errazak, dekorazioa eta pareko lan txikiak izaten dira, ez dutenak behar proiektu teknikorik edo obra-zuzendaritzarik.

 

Lanek ezingo dute ekarri aldaketarik eraikitako lurrazalean edo bolumenean, baimendutako erabileran, berregituraketan edo banaketan; ezingo dute eragin funtsezko aldaketarik eraikin baten egiturazko elementuetan, arkitektonikoetan edo partekatuetan, edo bizileku eta lokalen kopuruan; egiturari ere ezingo diote eragin (zutabeak, habeak, estalkia, etab.). Eraikin edo instalazioaren kanpo-diseinuari edo bizigarritasun- eta segurtasun-baldintzei ere ezingo die eragin. Barruko lanak edo garrantzia gutxiko kanpoko lanak dira: luzitze-lanak, lurraren zolaketa, emokadurak, teilatu lauak, fatxadak bukatzea edo aldizkako urbanizazio-elementuak (zolaketa berritzea, etab.), eta antzerakoak.

Aldez aurretik jakinaraztea nahitaezkoa duten lizentziak eskatu beharrik gabeko baimendutako obra txikitzat jotzen dira, ondorengoak:

a) Kontserbazio eta mantenimendurako obra txikiak

1. Kontserbazio eta mantenimendurako konponketa eta berritze lanak, terrazetan eta barruko patioetan (zolatuak eta inpermeabilizazioak…), atariak, eskailerak, garajeko ateak… etab.

2. Kontserbazio eta mantenimendurako konponketa eta berritze lanak, atarietan eta eraikinaren komunikazio-ataletan: zolatuak, sabaiak, hormak, eskaiolak, txapatuak, barruko zurgintza eta gainontzeko estaldurak.

3. Kontserbazio eta mantenimendurako konponketa eta berritze lanak, eraikinetako instalazio elektrikoetan, iturgintzan, kalefazioan, gas-instalazioetan, saneamenduan eta bestelakoetan.

4. Kontserbazio eta mantenimendurako konponketa eta berritze lanak, argindar, saneamendu, honidura, gas… sare pribatuetakojarioengatik, apurketengatik, etab.

5. Kontserbazio eta mantenimendurako konponketa eta berritze lanak, aurrekoetan azaldutakoen antzekoak.

b) Egokitzapen-lan txikiak etxebizitzetan, hala nola zatikako berrikuntza, konponketa, moldaketa-lanak. Adibidez:

1)    Barruko berrikuntza-lanak, egiturari eragiten ez diotenak: konponketak, berritzeak, aldaketak zolatuetan, sabaietan, hormetan, eskaioletan, txapatuetan…

2)    Barruko berrikuntza-lanak, iturgintza, elektrizitate, berokuntza, saneamendu… instalazioetan.

3)    Barruko berrikuntza-lanak: margoketak, iztukadurak eta bestelako apaindurak.

4)    Barruko zurgintza-lanak.

c) Egokitzapen txikiak lokaletan. Egiturari eragiten ez dioten berrikuntza partzialak: konponketak, berritzeak, aldatzeak… Adibidez:

1)    Barruko berrikuntza lanak, egiturari eragiten ez diotenak. Konponketak, berritzeak, aldaketak zolatuetan, sabaietan, hormetan, eskaioletan, txapatuetan, barruko zurgintza lanetan etab., barruko banaketari edo egiturari eragiten ez diotenak.

2)     Barruko berrikuntza lanak, iturgintza, elektrizitate, berokuntza, saneamendu eta bestelako instalazioetan, hodi nagusiei edo hodi nagusien erabilerari eragiten ez diotenak, eta suteen aurkako segurtasunean indarrean dagoen araudia betetzeko baldintzak aldatzen ez dituztenak (eraikuntza-elementuek suarekiko duten erresistentzia, atzemate-instalazioak, alarma eta itzaltzea, emergentziako argiteria, etab.)

3)    Barruko berrikuntza lanak: margoketak, iztukadurak eta gainerako apaindurak.

4)    Lan txikiak lokalen kanpoaldean, ez badituzte fatxaden elementu komunak aldatzen (toldoak, margoketak, zurgintza bikoitza, pertsianak eta antzerakoak).

d) Kanpoko lanak, egiturari eragiten ez diotenak edo fatxadan aldaketa orokorrik ez dakartenak, hala nola:

1)    Eraikinen kanpoko apainduran konponketa partzialak (fatxadak, balkoiak, kanporanzko elementuak, etab), eta eraikinen azpiegiturarekin lotutako bestelako elementuak. Kasu honetan, eraikinaren fatxadaren homogeneotasuna bermatu beharko da.

2)    Barruko kanalizazio eta azpiegitura txikiak: irratia eta soinua, telebista, oinarrizko telefonia eta bestelako kable bidezko zerbitzuak.

3)    Kanpoko ateak eta leihoak aldatzea, ezaugarri guztiak mantenduz; inoiz ere ez balkoiak ixtea.

4)    Fatxadak errebokatzea, iztukatzea edo margotzea.

e) Lursailetak espazio libreak egokitzea: lorazaintza-lanak, zoladurak, zintarriak jartzea. Baita ere, jabetza pribatuko espazio libreetako erabilera edo kontserbaziorako beharrezkoak diren instalazioak, ez badira babestutako eremu edo elementuetan sartzen diren lursailetan, beti ere ez badiote lanekin edonolako erabilera, zerbitzu edo instalazio publikori eragiten.

f) Orubeak garbitu, soildu, eta nibelatzea, aurreko atalean azaldutako muga berberekin, eta beti ere lurraren maila naturala adaltu gabe, edo zuhaitzik bota gabe.

g)Espaloietan baimendutako pasabideak konpontzea, ibilgailuak pasatzea errazteko.

h) Bestelako edozein obra txiki, aurreko ataletan zehaztu gabe badago, eta ez badakar eraikinaren kanpoaldeko aldaketa arkitektonikorik, eraikinetako egitura aldatzen ez badu, edo lokalak era integralean berritzea ez badakar.

Aldez aurretik jakinarazi beharraren erregimenetik kanpo geratzen dira, eta, beraz, aurretiaz lizentzia jaso beharra dute, ondorengo lanek:

a)      Estalkiei eragiten dietenak.

b)     Bide publikoak ixtea dakartenak.

c)      Oinarrizko hirigintza-parametroetan aldaketa bat eragiten dutenak: eraikigarritasuna, altuera, bolumena, okupazioa eta erabilera.

d)     Antolamenduz kanpokotzat jotako eraikinei eragiten dietenak, edo antolamendu xehaturik gabeko eremuetan daudenak.

e)     Eremu Urbanizaezinean eraikitakoak, edo Eremu Urbanizaezinean dauden eraikinei edo instalazioei eragiten dietenak.

f)          Erantzukizunpeko aitorpenaren erregimenaren pean dauden lanak.

Nork eska dezake?

Edozein herritarrek, edo bere legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.      Eskabidea

2.        Ordezkaritza-egiaztagiria, beharrezkoa bada. Izan norbanakoarena, legezkoa edo profesionala.

3.        Berariazko dokumentazio teknikoa:

3.1. Kontserbazio eta mantenimenduko lanak:

- Lanen aurrekontua, materialak eta eskulana barne.

- Argazkia (kanpoaldeko lanen kasuetan).

3.2. Bizilekuetan edo lokaletan egokitzapen txikiak:

- Lanen aurrekontua, materialak eta eskulana barne.

- Lanak egingo diren lekuaren krokisa/planoa.

- Argazkia koloretan: lanak kanpoaldean egiten badira, une horretako egoera erakutsi behar du.

3.3.Eraikinetako kanpoko apaindurak eta eremu komunak:

- Lanen aurrekontua, materialak eta eskulana barne.

- Fatxadaren argazkia koloretan.

- Segurtasunaren eta osasunaren oinarrizko azterketa, altueran lan egiteagatik arriskua duten lanetan.

- Jabeen komunitatearen baimena, bizileku kolektiboetan.

- Kanpoko itxitura (bide publikoetan ezik): Itxituraren kokalekua adierazten duen planoa, neurriak zehaztuta, indarrean dagoen hirigintza-araudiaren arabera, eta beharrezkoak diren baimen guztiekin batera (Errepideak, ADIF, URA…).

4.4.Lursailetak espazio libreak egokitzea: lorazaintza-lanak, zoladurak, zintarriak jartzea, espaloietan baimendutako pasabideak konpontzea, ibilgailuak pasatzea errazteko, edo bestelako izaera txikiko edozein lan, aurreko ataletan zehaztu gabe badago, eta ez badakar eraikinaren kanpoaldean aldaketa arkitektonikorik, bizilekuen egituran aldaketarik edo lokaletan berrikuntza integralik:

- Aurrekontua, materialak eta eskulana barne.

- Uneko egoeraren argazkia, koloretan.

 

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16

 

Zenbat balio du?

Exekuzio materialaren aurrekontuko (BEZetik kanpo) ehun euroko, 3,20 euro. Arratzua-Ubarrundian erroldatutako eskatzaileek, bizilekuko mantenimendu-lanetarako, ehuneko 100eko bonifikazioa dute.

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

-       Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 2/2006 Legearen 7.artikulua (138 zk.dun EHAA, 2006/7/20koa)

-       Hirigintzaren Antolamendurako Plan Nagusia

-       Eraikinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza

-       Aldez aurreko jakinarazpena eta Erantzukizunpeko Aitorpena behar duten Lanak Arautzen dituen Udal Ordenantza.

 

Eskaeraren ondorengo prozedura

1.        Eskaera eta dokumentazioa jaso, egiaztatu eta erregistratu.

2.        Eskaeraren zigilatutako kopia entregatu eskatzaileari, ziurtagiri gisa.

3.        Hirigintza arlora bidali, izapidetu dezaten.

4.        Eraikuntza eta Lanen gaineko zergaren likidazioa.

Ondorengo izapideen laburpena

Beharrezkoa bada, gaitutako teknikariak egindako obren ikuskapena

Dokumentu osagarriak

 

Nork onartzen du?

 

Izapidearen ardura duen Udal Saila

Hirigintza

Oharrak

Lanak bukatu ondoren, arduradunak ondokoa aurkeztu beharko du: eraikuntza- eta eraiste-hondakinak egoki kudeatu dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.