HERRITARREN ARRETA

Sarrera erregistroa

Zer da

Herritarrek Udalari, EAEko administrazioko organoei edo bere mende edo berarekin lotuta dauden Eskubide Publikoko Erakundeei, eta Arabako Foru Aldundiaren Sailei (administrazio horiekin egindako hitzarmenen arabera ) helarazi nahi dizkieten dokumentazio eta eskaerak jasotzea.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Ekarri beharreko dokumentazioa

         Bere eskubidearen oinarri diren dokumentuak. Eskaera egiten den unetik aurrera ireki beharreko prozeduraren arabera, eskatu beharreko gutxieneko dokumentazio bat egongo da.

         Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, ekintzak bertan behera uzteko eta beste norbaiten izenean eskubideei uko egiteko,

         Para formular solicitudes, entablar recursos, desistir de acciones y renunciar a derechos en nombre de otra persona, ordezkaritza-agiria.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik.

Prozeduraren epea

Erregistroa momentuan bertan egiten da. Ebazpenaren legezko epea eta isiltasun administratiboaren eraginak eskaerak dakarren prozedura-motaren araberakoak izango dira.

Ezarri beharreko araudia

Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legearen 38 artikulua, akatsen zuzenketa bidez zuzendua(311 zk.dun B.O.E., 1992/28/12koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa). Bereziki, Lege horretako 35 artikuluko a) letra.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea( 80 zk. BOE, 1985/04/03).

 

2568/1986 Errege-dekretuaren 151-162 art. (Tokiko Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudia).

Herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoaren 11/2007 Legearen 6 artikulua (150 zk. BOE, 2007/6/23).

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera eta, eskaerak aztergai duen prozedura izapidetzeko beharrezkoa den dokumentazioa jaso eta aztertu.

2.       Jasotze-agiri gisa aurkezten den eskaeraren kopia zigilatu bat entregatu. Bertan, aurkeztu deneko data agertu beharko da.

3.       Ekarri beharreko gutxieneko dokumentazioan zerbait falta bada, edo baldintzaren bat ez bada betetzen, zuzentze-errekerimendua entregatuko da, hamar egun balioduneko epearekin, eta eskatzailearen kopia sinatu bat utziko da Herritarrentzako Arreta zerbitzuaren esku.

4.       Obra Handien Lizentzia, Obra Txikien Lizentzia eta Sailkatutako Jardueraren Lizentziaren kasuetan, eta Errolda, Zergen Kudeaketa eta Erreklamazio, Kexa eta Iradokizunen kasuetan, espedienteetan aurkeztutako dokumentazioa eskaneatu.

5.       Dagokion Sailean erregistratutako dokumentua edo eskaera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

Ez dagokio

Nork onartu behar du

-

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren Arreta

Oharrak

Jarraitu beharreko espedientearen arabera, honek prezio publikoa, tasa edo zerga ordaindu beharra ekar dezake. Herritarren Arretarako langileek interesdunari lagunduko diote, beharrezkoa bada, udal-eskabideak betetzen.