HERRITARREN ARRETA

Salaketa bat jasotzea

Zer da

 

Eginbide honen bidez, herritar batek edo bere ordezkariak Udalari arau-hauste administratibo bat izan daitekeen gertaera baten berri ematen dio, prozedura zehatz bat hasteko helburuarekin.

Nork eska dezake

Edozein herritarrek edo bere ordezkariak.

Salaketak ez du, berak bakarrik, salaketa aurkezten duen pertsona prozeduran interesdun bihurtzen, ez badu, behintzat, interesdun izaerarik, 30/1992 legearen 31 artikuluan ezarritakoak dioenaren arabera, eta ez badu prozedura irekitzea eskatzen. Gainontzeko kasuetan, prozedura ireki den edo ez jakiteko eta bukaera emango dion ebazpenaren berry izateko eskubidea soilik izango du.

 

Ekarri beharreko dokumentazioa

   Salaketa aurkezteko idatzia,behar bezala beteta, eta, aukeran, salatutako ekintza egiaztatzen duten dokumentuak (argazkiak, etab…).

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Prozedura bakoitzari dagokiona, berau zabalduz gero. Hala ere, 15 eguneko epean salaketa aurkeztu duenari jarraitu beharreko prozedurari buruzko informazioa emango zaio.

Ezarri beharreko araudia

Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legea, akatsen zuzenketa bidez zuzendua. 69.1 artikulua (311 zk.dun BOE, 1992/12/28koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa)

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zehatze-eskumenari buruzko 2/1998 Legearen 34 artikulua  (EHAA1998/2/20)

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Salaketaren idatzia jaso eta erregistratu, beharrik badago inprimakia betetzeko laguntza emanez.

2.       Idatzia bidali, dagokion Sailera edo Administrazio Batzarrera. 

Ondorengo izapideen laburpena

1.     Espediente bat hasi beharra adierazten duten baldintzarik badagoen edo ez zehazteko aurretiazko eginbideak egitea.

2.     Alkatetzak salaketa aurkeztu duenari administrazio-prozedura irekitzen edo ez jakinaraztea, edo dagokion Administrazio-batzarrari jakinaraztea.

3.     Hala badagokio, prozeduraren edo prozeduren izapide guztien instrukzioa.

2.   Hala badagokio, salaketa aurkeztu duenari ebazpena jakinaraztea.

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak

Salaketaren helburu izan daitezkeen gaiak askotarikoak dira: establezimenduen ordutegia, hirigintza eta lanak, ingurumena eta osasungintza, animaliak, hondakinak, etab.