HERRITARREN ARRETA

Ondarearen erreklamazioak

Zer da

Udalari erreklamazioa aurkeztea, zerbitzu publikoaren ohiko edo ezohiko funtzionamenduaren eraginez Udalaren erantzukizupean daudela irizten den kalteengatik.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Ekarri beharreko dokumentazioa

         Kalteen erreklamazio-eskaera, Erreklamazio-idatzian jasoa. Eskatzailearen datuez gain, honakoa jaso beharko du:

-       Jasandako kalteen zehaztapena.

-       Kalteen eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko kausalitate-harremana.

-       Ebaluazio ekonomikoa.

-       Egoki jotzen diren alegazio, dokumentu eta informazioak.

-       Proba-proposamena, hala badagokio, probarako proposatzen diren baliabideak zehaztuta.

         Hirugarren bat ordezkatuz gero, ordezkaritza-agiria (eskritura publikoa, etab.)

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Ebazteko aurreikusitako epea: erreklamazio-motaren arabera. Errazenen gutxi gorabeherako epea hilabete batekoa da.

Ebazteko gehienezko epea: sei hilabete.

Isiltasun administratiboa: negatiboa (ezestea)

Ezarri beharreko araudia

-    Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legea, akatsen zuzenketa bidez zuzendua. 139tik 144rako artikuluak(311 zk.dun B.O.E. , 1992/12/28koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa)

-    Ondarearen erantzukizunaren gaineko prozedurari buruzko Araudiari dagokion 429/1993 Errege Dekretua (BOE 1993/3/26).

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Ekarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta eskaera erregistratu.

2.       Eskaeraren kopia zigilatua entregatu, jasotze-agiri gisa.

3.       Eskaera Idazkaritzara bidali.             

Ondorengo izapideen laburpena

1.     Probak egin.

2.     Beharrezko txostenak egin.

3.     Interesdunarekin audientzia gauzatu.

4.     Ebazpen-proposamena egin.

5.     Euskadiko Aholku-batzorde Juridikoaren irizpena, 18.000€tik gorako erreklamazioetan.

6.     Alkatetzaren ebazpena.

7.     Interesdunari jakinarazi.

8.     Hala badagokio, aseguruari berri eman.

Nork onartu behar du

Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Idazkaritza

Oharrak

-          Eskaeran, kalteak egin ziren unean Ertzaintzak esku hartu zuen edo ez zehaztu beharra dago.

-          Erreklamazioa aurkezteko eskubidea preskribatu egiten da, indemnizaziorako motibo izan daitekeen ekintza edo gertaeratik, edo horrek sorrarazitako kaltearen agerpenetik urtebetera. Pertsonei egindako izaera fisiko edo psikikoko kalteen kasuan, epea osaketaren datatik edo ondorioen eragina zehazten den datatik hasiko da kontatzen.

 

-          Jantzien, edo kaltetutako bestelako objektuen kasuan, ez dira eskaerarekin batera aurkeztuko. Interesdunak gorde egingo ditu, etorkizunean eskatzen badizkiote ere. Eskaerari solik garbiketa edo konponketaren aurrekontua erantsiko zaio, eta baita kaltea ikusteko bidea ematen duen argazki bat ere.