HERRITARREN ARRETA

Herritarrentzako informazioa

Zer da

Herritarrei laguntza eta informazioa eman, Udalarekin eta oro har udalerriarekin lotutako edozein aspekturen gainean.

Nork eska dezake

Interesa duen pertsonak, edo bere ordezkariak.

Ekarri beharreko dokumentazioa

-

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikusten den epea: berehalakoa

Ebazpenaren legezko epea eta isiltasun administratiboaren eraginak eskaerak dakarren prozedura-motaren araberakoak izango dira

 

Ezarri beharreko araudia

-     Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legea, Akatsen zuzenketa bidez zuzendua (311 zk.dun B.O.E., 1992/28/12koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa). Bereziki, Lege horretako 35 artikuluko g) eta i) artikuluak.

-     Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 69 art.( 80 zk. BOE, 1985/04/03).

-      Herritarren Zerbitzu Publikoetarako Sarbide Elektronikoari buruzko 11/2007 Legearen 37 artikulua (150 zk. BOE, 2007/6/23).

-      Gardentasunari, Informazio publikorako sarbideari eta Gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 17tik 22rako Artikuluak (295 zk. BOE, 2013/12/10)

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

 1.     Informazioa eman, eskura dauden tresnen bidez (izapideen eskuliburua, eskaeren inprimakiak, etab.)

 2.     Informazio espezifikoa behar izanez gero, dagokion Saileko teknikariarekin harremanetan jartzen lagunduko zaio

Ondorengo izapideen laburpena

-

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

Herritarren arretaz arduratzen diren langileek interesdunari lagunduko diote, beharrezkoa bada, udal eskabideak betetzen.