HERRITARREN ARRETA

Abisuak, kexak eta iradokizunak jasotzea

Zer da

-        Zerbitzu publikoetan herritarrek antzemandako matxura edo gertaeren abisuak jasotzea.

-        Herritarren kexak jasotzea, itxaronarazteagatik, arretarik ez emateagatik edo administrazioan edo udal zerbitzuen funtzionamenduan ikusten duten edozein motatako jarduera bidegabeengatik.

-        Herritarrek aurkeztutako ekimen edo iradokizunak jasotzea, zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoa aurreztu edo etekinak handintzeko, izapideak erraztu edo beharrezkoak ez direnak ezabaltzeko, edo Udalak herritarrengan duen asebetetzea handitzea ekar lezakeen best edozein neurriren gainean. 

Nork eska dezake

Edozein herritar, edo bere ordezkaria.

Ekarri beharreko dokumentazioa

          

         Si se presenta en el Ayuntamiento, Abisuen, kexen eta iradokizunen fitxa, behar bezala beteta.

       Egoki jotzen den dokumentazio osagarria.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Telefono bidez: matxuren kasuan soilik

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Erantzuteko aurreikusitako epea: 15 egun.

Ebazteko legezko gehienezko epea: 3 hilabete.

Isiltasun administratiboa: ez dagokio.

Ezarri beharreko araudia

-      Izaera osagarriarekin:Estatuko  Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko marko orokorrari buruzko 951/2005 Errege Dekretuaren 14tik 19rako artikuluak.

-      Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legea, akatsen zuzenketa bidez zuzendua (311 zk.dun B.O.E. , 1992/12/28koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa)

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

Abisua telefono bidez jasotzen bada:

1.       Abisuaren, kexaren edo iradokizunaren fitxa betetzea.

2.       Edukiaren arabera, dagokion Sailera edo Administrazio Batzarrera bidaltzea.

Idatziz jasotako erreklamazio, kexa edo iradokizunen kasuan:

1.       Abisuaren, iradokizunaren edo erreklamazioaren idatzia jasotzea, eta erregistratzea.   

2.     Dagokion Sailera edo Administrazio Batzarrera bideratzea, edukiaren arabera.

Ondorengo izapideen laburpena

Bidaltzaileari, egindako ekintzei eta hartutako neurriei buruzko informazioa ematea, hala badagokio.

Nork onartu behar du

-

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

-       Aurkezten diren kexek ez dute inolaz ere administrazio-errekurtso izaera izango, eta ez dituzte indarrean dagoen araudian ezarritako epeak etengo. Era berean, prozedura jakin batean interesdunek dituzten gainontzeko ekintzen edo eskubideen gauzatzea ez dute inolaz ere baldintzatuko.

-       Edozein kasutan ere, Herritarren Arretarako Zerbitzuko arduradunek ahalegina egingo dute abisua ematen duen pertsona identifikatzeko, bere datuekin.