HERRITARREN ARRETA |
Izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioa. Kopiak egitea. |
Zer da |
• Prozedura zehatz baten izapidetze-egoerari buruzko informazioa. • Espediente bat osatzen duten dokumentuen kopiak jasotzea. |
Nork eska dezake |
Aztergai den prozedura konkretuan interesdun diren pertsonen lege-baldintzak betetzen dituztenek, eta beraien ordezkariek. |
Ekarri beharreko dokumentazioa |
• Interesdun pertsonaren lege-baldintzen egiaztapena. • Bere eskubidea gauzatzeko dokumentuak. • Beste persona baten izenean errekurtsoak aurkezteko: Zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez lege-ordezkaritza egiaztatzeko agiaria (eskritura publikoa, etab.) • Gainontzeko kasuetan, ordezkaritza-agiria. • Gainontzeko kasuetan, ordezkaritza-agiria. Hirigintza eta ingurumen gaietan, edozein pertsona jotzen da interesduntzat. |
Non eskatu behar da |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez. Fax-a: 945 299602 E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du |
- Izapiditze-egoerari buruzko informazioa eskatzea dohainik da. - Din A 4 kopia arruntek 0.20€+BEZeko kostua dute, eta 0,25€koa handitutako edo txikitutakoek. - Din A 3 kopia arruntek 0,70€+BEZeko kostua dute, eta 0,90€koa handitutako edo txikitutakoek. - Makinaria berezia behar duten proiektu edo espedienteek, udalak zerbitzua eskatzen dion erreprografia-dendaren fakturaren kostuaren %110eko kostua dute. - Osoko bilkurako akten kopiek, inprimitutako orrialde bakoitzeko 0,20 €ko kostua dute. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: - Unean bertan, izapidetzen ari diren administrazio-prozedurei buruzko informazioaren kasuan. - Kopiak jasotzeko, astebete, planoen kasuan izan ezik: kasu horretan hamabost egun baliodunekoa da epea. |
Ezarri beharreko araudia |
- Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 legea, akatsen zuzenketa bidez zuzendua (311 zk.dun B.O.E. ,1992/12/28koa, eta 23 zk.duna, 1993/01/27koa). Bereziki, artikulu horretako 35 artikulua, a) letra. - Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea(80 zk.dun BOE, 1985/04/03koa). - Herritarren zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoaren 11/2007 Legearen 30 eta 37 artikuluak (150 zk.dun BOE, 2007/6/23koa). - Zerbitzu publikoak ematearekin eta administrazio-jarduerak egitearekin lotutako tasak arautzen dituen ordenantza, 5. artikulua (36 zk.dun ALHAO, 2012/11/26koa) |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
Kasu bakoitzean eskatutakoaren arabera: 1. Izapidearen egoerari buruzko informazioa eman. 2. Kopiak egin eta dagokion tasa ordaindu. 3. Eskatzaileak jasotze-agiri bat sinatuko du, dokumentuak entregatu direla egiaztatzen dueña. |
Ondorengo izapideen laburpena |
|
Nork onartu behar du |
|
Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua |
Herritarren arreta |
Oharrak |
Izapidetzen ari diren prozedurak dira; ez izapidetutako prozdurak. Hauek arautzen dituena 30/1992 Legearen 37 artikulua da. |