GIZARTE ZERBITZUAK

Zuiako Kuadrillako Gizarte Zerbitzuetarako hitzordua eskatzea

Zer da?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, gizarte langileek honakoa egiten dute: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak edo Udalak kudeatzen dituzten zerbitzuen gaineko informazioa eman, eta gizarte zerbitzuen ekimen-eremuaren barruan egon daitekeen edozein behar edo eskaera bideratu. Ondorengo zerbitzuen gaineko kontsulta egin daiteke:

 

1.       Adinekoak eta menpekotasuna

         Etxebizitza komunitariorako eskaera.

         “Zaintzeko zaindu” programaren eskaera

         “Adinekoentzako oporrak” eskaera

         “Termalismo soziala” eskaera

         “Eguneko Arretarako Landa Zentroak” eskaera

         “Eguneko Zentroak” eskaera

         “Adinekoentzako eguneko zentroetan aldi baterako egonaldiak” eskaera

         “Adinekoentzako egoitzak” eskaera

         “Adinekoentzako egoitzetan aldi baterako egonaldiak” eskaera

         “Mendekotasun egoeraren aitorpena” eskaera

         “Etxebizitzan laguntzeko zerbitzua” eskaera

         “Teleasistentzia” eskaera

         Familia inguruneko zaintza-lanengatik laguntza ekonomikorako eskaera

         Asistentzia pertsonalagatik laguntza ekonomikorako eskaera

         Zerbitzuarekin lotutako laguntza ekonomikorako eskaera.

         Zahartzaroko kontribuzio gabeko Pentsioaren eskaera.

 

2.       Ezintasuna eta buruko gaixotasuna

         Eskaera: “Mendekotasun egoeraren aitorpena”

         Eskaera: “Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza teknikoa”

         Eskaera:  “Desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentroa”

         Eskaera:  “Laguntzarako etxebizitzak eta taldeko bizilekuak”

         Eskaera:  “Erresidentziak”

         Eskaera:   “Erresidentzietan eta eguneko zentroetan egonaldiak”

         Eskaera:  “Zentro okupazionalak”

         Eskaera:  “Aparkatzeko txartelak”

         Eskaera:   “Bono taxia”

         Eskaera:  Kontributiboa ez den pentsioa, desgaitasuna duten pertsonentzako

         Eskaera:  “Gizarte ongizaterako funtsa”

         Eskaera:  Egokitutako garraioa

 

3.       Adingabeak eta familia

         Eskaera:  “Babesgabetasunaren balorazioa eta diagnostikoa”

         Eskaera:  “Umeentzako eguneko zentroak”

         Eskaera:  “Adingabeentzako erresidentziak”

         Eskaera: Umeen babesgabetasun kasuetarako interbentzio sozioedukatibo eta psikosozialerako zerbitzua  

         Eskaera:  “Familia ugariaren titulua”

 

4.       Emakumeak

         Eskaera:   “Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxeak”

         Eskaera:  Harrera-etxeetako emakumeei laguntzeko programa.

         Eskaera:  Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako aholkularitza juridikoa. Eskaera:   Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako laguntza psikologikoa.

 

5.       Oinarrizko ekintza soziala eta inklusioa:

         Gizarte larrialdietarako laguntzak.

         Beharrizan-egoeran daudenn pertsonentzako laguntza bereziak.

         Inklusio-ibilbideetan parte hartzen duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak.

 

6.       Ondorengo baliabideei buruzko informazioa:

         Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.

         Eusko Jaurlaritza (Telelaguntza eta Etxebizitza)

         Elkarteak, fundazioak, etab.

 

Nork eska dezake?

Udalerriko edozein pertsonak edo bere ordezkariak, gizarte baldintza zailetan laguntza profesionalaren beharra badu, edo eskura dauden gizarte-baliabideen gaineko informazioa eta orientazioa behar badu.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatzen den zerbitzuari dagokiona.

Non eskatu behar da?

Aldez aurreko hitzordua:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

 

Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1-  01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 7 egun

Ezarri beharreko araudia

Zerbitzu bakoitzari dagokiona.

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Kuadrillako Oinarrizko Gizarte Zerbitzura bideratu.

2.       Hitzorduaren eguna eta ordua jakinarazi.

Ondorengo izapideen laburpena

 

Nork onartzen du?

-

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Oinarrizko gizarte zerbitzuak (Zuiako Kuadrilla)

Oharrak

 

-   Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren arreta honako helbidean egingo da: Landa plaza, 1, Durana (Osasun-etxearen ondoko eraikina). Ordutegia:

Astelehenetan: 12:00etatik 14:00etara

Asteazkenetan: 09:00etatik 11:00etara.

-   Zuzeneko telefonoa: 945-29 90 63