GIZARTE ZERBITZUAK

Desgaitasuna baloratzeko eskaera

Zer da?

Balorazio honetan eskatzaileak aurkeztutako desgaitasunak jasotzen dira, eta, hala badagokio, osagarriak diren faktore sozialak ere bai, bere familia-ingurunearekin eta lan-egoerarekin, hezkuntza eta kultura baldintzekin lotura dutenak, eta bere gizarteratzea zailtzen dutenak.

 

Aitorpena edo berrikuspena eska daitezke.

 

Nork eska dezake?

Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonak, Arratzua-Ubarrundian erroldatuta daudenak, espainiar nazionalitatea duenak edo Egoiliar-txartela indarrean dutenak (komunitarioak ez diren atzerritarrentzat), edo pasaportea indarrean dutenak, Batasuneko Hiritar-erregistroko Ziurtagiriarekin (komunitarioak ez diren atzerritarrentzat).

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Eskaera, ereduaren arabera (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskura daiteke).

- Interesdunaren Nortasun Agiria.

- Ezgaitasunaren kasuan, ezgaitasuna duen pertsonaren lekuan eskaera aurkezten duen pertsonak daukan ordezkaritza legala egiaztatzen duen dokumentazioa.

- Medikuaren txostenak eta/edo txosten psikologikoak.

- Adingabeen kasuan:

·         Familia liburua

·         Banaketa: Zaintza arautzen duen hitzarmena.

·         Familia-harrera: arautzen duen adiministrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

-          Errolda agiria (Edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari emandako baimena, eska dezan)

Non eska daiteke?

Aldez aurreko hitzordua:

Astelehenetan eta ostegunetan: 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazkenetan eta ostiraletan: 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

 

Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1-  01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

- Gehienezko epea: hiru hilabete.

- Isiltasun administratiboa: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

- Abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua, desgaitasun-graduaren aitorpenaren, deklarazioaren eta kalifikazioaren prozedurari buruzkoa (2000ko martxoaren 13ko BOE; 62 zk.duna, 1971/1999 Errege Dekretuaren akatsen zuzenketa egiten duena).

-Desgaitasun graduaren aitorpenaren, deklarazioaren eta kalifikazioaren prozedurari buruzko irailaren 12ko 1169/2003 Errege Dekretua, Abenduaren 23ko 1971/2009 Errege Dekretuaren I eranskina aldatzen duena.

-Abenduaren 4ko 1856/2009 Errege Dekretua, desgaitasun graduaren aitorpenaren, deklarazioaren eta kalifikazioaren prozedurari buruzkoa, eta abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua aldatzen duena.

- Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 23ko 24/2013 Foru Dekretua, honakoak arautzen dituena: mendekotasun egoera aitortzeko prozedura, ezgaitasuna eta garapenean desorekak jasaten direla edo jasateko arriskua dagoela kalifikatzeko modua, egoera horietan Arabako Zerbitzu Sozialetako zerbitzuetarako eta laguntza ekonomikoetarako sarbiderako eskubidea eta prozedura.

 

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.Eskaera jaso,

2. Baloraziorako hitzordua jakinarazi

3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1. Kasuaren balorazioa.

2. Eskaeraren ebazpena, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak.

Nork onartzen du?

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea ( Arabako Foru Aldundia)

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Oinarrizko gizarte zerbitzua

Oharrak

Kontsultatu Arabako Foru Aldundiaren webgunea

 

Eskaera jasotzen duen pertsonak ez du eskaera hori baloratuko.