GIZARTE ZERBITZUAK

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela

Zer da?

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela, horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko balio duena (gutxienez %33ko desgaitasuna eta 7 puntuko mugikortasun-maila egiaztatu behar dira).

Nork eska dezake?

Interesdunak edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Eskaera behar bezala beteta.

         Baimena,  beharrezkoa bada.

         Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo erresidentzia-baimenaren kopia.

         Desgaitasunaren ziurtagiria.

         Txartelerako bi argazki (ebazpena aldekoa denean bakarrik)

Non eskatu behar da?

Aldez aurreko hitzordua:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

 

Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1-  01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun baliodun

Ezarri beharreko araudia

13/1982 legea, apirilaren 7koa, Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzkoa.

Abenduaren 5eko 256/2000 legea, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela arautzen duena, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eredura moldatzen duena

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin.

2.       Eskaeraren kopia zigilatua eskatzaileari eman, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Eskaera bidali Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera

2.       Foru Ziurtagiria jaso ondoren, dagokion proposamen teknikoa egin.

3.       Alkatetzaren Dekretua.

4.       Interesdunari jakinarazi.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Zuiako Kuadrilla)

Oharrak

-        Aparkatzeko txartela tramitatzeko behar diren ziurtagiriak, udalaren eskuduntzakoak direnak, barne-mailan kudeatuko dira, aldez aurretik eskatzaileak Gizarte Langileari horretarako baimena eman ondoren.

-        Argazkiak txartela entregatzerakoan eskatuko dira.

-        Txartelak 5 urtean behin berritu beharko dira.