GIZARTE ZERBITZUAK

Bonotaxiaren eskaera

Zer da?

Bono-sistema bidezko garraiorako programa, Arratzua-Ubarrundian erroldatutako 12 urtetik gorakoentzat, gutxienez %33ko desgaitasuna ziurtatuta badute eta mugikortasun-mailaren arabera gutxienez 7 puntu badituzte. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin lankidetzan abiatutako programa.

 

Nork eska dezake?

Interesdunak, edo bere ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Eskaera behar bezala beteta.

         Baimena, beharrezkoa bada.

         Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo erresidentzia-baimenaren kopia.

         Desgaitasunaren ziurtagiria.

Non eskatu behar da?

Aldez aurreko hitzordua:

Astelehen eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

 

Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1-  01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea

-      Hilabete bat Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin hitzarmena sinatzen denetik, sinatu aurretik jasotako eskaeretan.

-      Hilabete bat eskaera jasotzen denetik, aipatutako hitzarmena sinatu ondoren jasotako eskaeretan.

-       

Ezarri beharreko araudia

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Arratzua-Ubarrundiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, honako programa garatzeko helburua duena: Bonotaxiaren bidez, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei garraiobide alternatibo bat ematea.

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin.

2.       Eskaeraren kopia zigilatua eskatzaileari eman, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion txosten teknikoa egin.

2.       Alkatetzaren dekretua.

3.       Interesdunari jakinarazi.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Oinarrizko gizarte zerbitzua (Zuiako Kuadrilla)

Oharrak

-        Bonotaxiaren eskaeraren kasuan, Udalaren eskuduntza diren ziurtagiriak barne-mailan kudeatuko dira, aldez aurretik eskatzaileak Gizarte Langileari udalean eskatzeko baimena eman ondoren.

-        Bono hauen zenbatekoa eskatzailearen mugikortasun mailaren araberakoa da:

§  1. maila: 880,00 euro

§  2. maila: 616,00 euro