GIZARTE ZERBITZUAK

Menpekotasuna baloratzeko eskaera (BVD), baliabideetara bideratzeko

Zer da?

Menpekotasuna: hainbat pertsonak jasaten duten egoera iraunkor bat da. Adinak, gaixotasunak edo desgaitasunak eragindako arrazoiengatik, eta autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala galtzearekin lotuta, eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona bat(zu)en arreta behar izaten dute, edo, desgaitasun intelektuala edo buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako bestelako laguntzak behar izaten dituzte.

Nork eska dezake?

Arratzua-Ubarrundian erroldatuta dauden pertsonak, Estatuan 5 urte baino gehiagoko legezko bizilekua dutenak. Bost urte horietatik bi eskaera egin aurreko bi urteak izan behar dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera, ereduaren arabera (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskura daiteke), eta, gainera:

-          NAN, edo, bestela, eskatzailearen identitatea egiaztatu ahal duen beste edozein dokumentu. Eta, beharrezkoa bada, bere legezko ordezkariarena.

-          Ezgaitasunaren kasuan, ezgaitasuna duen pertsonaren lekuan eskaera aurkezten duen pertsonak daukan ordezkaritza legala egiaztatzen duen dokumentazioa.

-          Familiako medikuak (osakidetza) egindako mediku-txostena, mendekotasuna baloratzen duena, eta beste edozein dokumentu osagarri.

-          Gizarte segurantzako kartilla.

-          Adingabeen kasuan:

·         Familia liburua

·         Banaketa: Zaintza arautzen duen hitzarmena.

·         Familia-harrera: arautzen duen adiministrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala.

-          Errolda agiria (Edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari emandako baimena, eska dezan)

 

Non eska daiteke?

Aldez aurreko hitzordua:

Astelehenetan eta ostegunetan: 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11

Asteazkenetan eta ostiraletan: 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60

 

Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1-  01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63

 

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

- Gutxieneko epea: hilabete

- Gehienezko epea: sei hilabete

- Isiltasun administratiboa: negatiboa.

Ezarri beharreko araudia

MENDEKOTASUNAREN BALORAZIOA:

-Abenduaren 14ko 39/2006 legea, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzekoa.

-Otsailaren 11ko 174/2011 errege dekretua, abenduaren 14ko 39/2006 legeak ezarritako mendekotasunaren balorazioaren maila onartzen duena.

- Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 23ko 24/2013 Foru Dekretua, honakoak arautzen dituena: mendekotasun egoera aitortzeko prozedura, ezgaitasuna eta garapenean desorekak jasaten direla edo jasateko arriskua dagoela kalifikatzeko modua, egoera horietan Arabako Zerbitzu Sozialetako zerbitzuetarako eta laguntza ekonomikoetarako sarbiderako eskubidea eta prozedura.

 

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.Eskaera jaso

2. Baloraziorako hitzordua jakinarazi

3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera bidali.

Ondorengo izapideen laburpena

1. Kasuaren balorazioa.

2. Eskaeraren ebazpena, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak.

Nork onartzen du?

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea ( Arabako Foru Aldundia)

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Oinarrizko gizarte zerbitzua

Oharrak

Kontsultatu Arabako Foru Aldundiaren webgunea

 

Eskaera jasotzen duen pertsonak ez du eskaera hori baloratuko.