DIRU-LAGUNTZAK

Kontzejuei diru-laguntzak, obrak eta inbertsioak egiteko

Zer da?

Diru-laguntza ekonomikoa Kontzejuei, sustatzen dituzten obrak eta jarduerak finantzatzeko. Oinarrizko zerbitzu publikoen garapena eta herritarrentzako zerbitzuen kalitatea dituzte helburu, eta baita horiek sortzen dituzten ohiko gastuetan laguntzea ere.

Nork eska dezake?

Kontzejuko presidenteak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.       Inbertsio eta obretarako diru-laguntzak.

1.1.           Diru-laguntza eskaera. Eskaeraren helburua zehatz-mehatz adierazi behar da, eta baita ondorengoak ere: kontzeptu beragatik beste erakunde edo instituzioren batetik laguntza jaso ote den, Kontzejuko Kontuak dagozkion ekitaldiaren hurrengo ekitaldiko maiatzaren 1a baino lehen entregatu diren edo ez, tokiko erakundeak Ogasunarekiko Gizarte Segurantzarekiko, eta Udal Ogasunarekiko zorrik baduen edo ez. Horri ondorengo dokumentazioa gehitu beharko zaio:

        Diru-laguntzara aurkezten den aurrekontua.

        Obraren lizentzia, beharrezkoa bada.

1.2.           Jasotako Diru-laguntza ordaintzeko eskaera, ondorengo dokumentazioarekin batera:

·         Faktura, eta faktura ordaindu izanaren agiria ( Foru Planeko obretan ezik. Horietan, ez da beharrezkoa ordainagiririk aurkeztea)

·         Jasotako bestelako diru-laguntzak zuritzeko dokumentazioa.

 

2.       Gastu orokorretarako diru-laguntza. Diru-laguntza hori jasotzeko, ez da eskaerarik aurkeztu behar, baina bai ondorengo dokumentazioa:

2.1   Ondasun Higiezinen Zerga itzultzeko:

- Fede-emalearen Ziurtagiria, errejidore-batzarburuaren oniritziarekin. Bertan jaso beharko da zein diren alokatuta dauden hiri-ondasun higiezinak.

2.2   Argiteria publikoaren eta semaforoen kontsumoaren zenbatekoa itzultzeko:

-          Aurreko urteko azarotik urte horretako urrira arteko jatorrizko fakturak. Zigilatu ondoren, kopiak aterako dira.

2.3   Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren zenbatekoa itzultzeko, ez da dokumentazio gehigarririk eskatuko. Dena den, udal teknikariak aldez aurretik txosten bat egingo du, tokiko erakunde bakoitzaren kaleen egoerari buruz.

2.4   Lorategidun berdeguneen mantenimendu eta garbiketaren kostua ordaintzeko:

Fede-emalearen Ziurtagiria, Errejidore-batzarburuaren oniritziarekin. Bertan, urte horretan egin diren bi garbiketa edo mantenimendu egon beharko dira jasota, eta bien data adierazi beharko da.

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Eskaerak urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Ebazpena egiteko epea abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da.

Ezarri beharreko araudia

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 2. Artikulua, Tokiko Erregimenaren Oinarriak Arautzen dituena.

 Azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorra, diru-laguntzei buruzkoa.

Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Araudi Orokorra, diru-laguntzei buruzkoa, onartzen duena.

Udalerriko Kontzejuentzako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza espezifikoa.

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

Aurkeztutako dokumentazioa jaso, egiaztatu, eta ondo beteta badago, erregistratu, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Teknikariaren edo diruzaintzaren txostena. Kasuan kasukoa.

2.       Ondarearen, hiri- eta landa-politikaren eta ingurumenaren Batzorde Informatiboaren ebazpen-proposamena.

3.       Osoko bilkuraren akordioa.

4.       Kontzejuari jakinarazi.

5.       Webgunean eta Iragarki Taulan argitaratu.

Nork onartzen du?

Osoko bilkurak.

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

Inbertsioak eta obrak egiteko emandako diru-laguntza ordaintzeko, egin beharreko lanak egin ondoren, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da udalean:

ü  Diru-laguntza onartu zaion onuradunaren ordainketa-eskaera, alkatetzari zuzendua. Bertan, jasotako diru-laguntza ordaintzea eskatu behar da. Kontu zenbakia zehaztu behar da (24 digitu, IBAN barne), eta diruz lagundutakoa egin dela adierazi behar da. Era berean, Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Udal Ogasunarekin zorrik ez duela ere adierazi behar da.

ü  Jatorrizko fakturak. Udaletxean kopiak aterako dira.

ü  Faktura horien ordainagiriak, Foru Planaren barruko obretan salbu.

ü  Beste erakundeek emandako diru-laguntzak egiaztatzen dituzten dokumentuak.