DIRU-LAGUNTZAK

Eskola-garraiorako diru-laguntzen eskaera

Zer da?

Diru-laguntza ekonomikoa, Arratzua-Ubarrundian erroldatutako 27 urtetik beherako ikasleei zuzendua. Eskatzaileek urtebetez egon behar dute, gutxienez, erroldatuta, eta Derrigorrezko Hezkuntzatik gorako ikasketak egin behar dituzte, edozein hezkuntza-zentro ofizialetan, bai publikoetan bai pribatuetan.

Nork eska dezake?

Interesdunak eta bere ordezkariak.

Adingabeen kasuan, gurasoak edo legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

    Eskola-garraiorako diru-laguntza eskaera behar bezala beteta.

    Eskatzaileak ikasketak egingo dituen hezkuntza-zentroko matrikularen kopia.

    Klaseen ordutegia, Arabatik kanporako ikasketetan kenduta.

    Diru-sarrera egin beharreko kontu zenbakia, diru-laguntza jasotzen den kasuan (24 digitu, IBAN barne)

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 29 96 02

E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Doakoa

Prozeduraren epea

Eskaerak, oinarriak ALHAOn argitaratzen den egunetik hasi eta 30 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira.

Prozedurak gehienez ere sei hilabete iraungo du, deialdia iragartzen denetik.

Ezarri beharreko araudia

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. Artikulua, Tokiko Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorra, diru-laguntzei buruzkoa.

Uztailaren 21eko 887/2006 errege-dekretua, Azaroaren 17ko 38/2003 araudi orokorra, diru-laguntzei buruzkoa, onartzen duena.

2005eko azaroaren 17ko Ordenantza Arautzailea (2003/02/13ko 18 zk.dun ALHAO)

Eskola-garraiorako diru-laguntzen oinarrien deialdia.

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Aurkeztutako dokumentazioa jaso, egiaztatu, eta ondo beteta badago, erregistratu, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Batzorde Informatiboaren balorazioa.

2.       Osoko bilkuraren ebazpena.

3.       Interesdunari jakinarazi. Webgunean eta Iragarki Taulan iragarri.

Nork onartzen du?

Osoko bilkurak

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

ü Herritarrei eskaeraren prozesua errazteko, ekarri beharreko dokumentazioaren fotokopiak dohainik egin ahal izango dira udal bulegoetan.

ü Diru-laguntzaren zenbatekoak inoiz ezingo du laguntzen den kontzeptuaren kostua gainditu.

ü Zenbatekoa kalkulatzeko, honako tarteak daude ezarrita:

Ikastetxerako garraioa, goizez edo arratsaldez: 90 €

Ikastetxerako garraioa goizez eta arratsaldez: 170 €

Arabatik kanporako ikastetxe baterako garraioa: 600€

ü Diru-laguntzak itzuliko dira, onuradunak bere ikasketak uzten baditu eskaera egin den ikasturtean. Horretarako, udalak eskubidea du ikuskaritza egiteko.