DIRU-LAGUNTZAK

Herrietako festetarako diru-laguntzak

Zer da?

Kontzejuentzako dirulaguntza ekonomikoa, kulturaren, musikaren, kirolaren eta umeen jolasen esparruetako ekitaldiak antolatzeko, herrietako jaien barruan.

Nork eska dezake?

Kontzejuko lehendakariak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.       Dirulaguntza eskabidea, garbi adierazita eskaeraren helburua zein den.

2.       Festen kartela, digitalean edo paperean.

Non eska daiteke?

Aurrez aurre: Udaletxean; Uribea kalea, 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arrunt bidez.

Fax: 945 29 96 02

E-mail:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Informazio gehiagorako: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

Dohanik

Prozeduraren epea

Eskaerak abenduaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Ezarri beharreko araudia

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. Artikulua, Tokiko Erregimenaren Oinarriak Arautzen dituena.

 Azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorreko 9. artikulua, diru-laguntzei buruzkoa.

Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Araudi Orokorra, diru-laguntzei buruzkoa, onartzen duena.

 Arratzua-Ubarrundiako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza Orokorra.

2012ko urtarrilaren 23ko osoko bilkuraren akordioa.

Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura

Aurkeztutako dokumentazioa jaso, egiaztatu, eta ondo beteta badago, erregistratu, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Kultura, Gizarte Ongizate, Osasun Publiko eta Kirol Batzordearen balorazioa.

2.       Osoko bilkuraren ebazpena.

3.       Kontzejuari jakinarazi.

4.       Webgunean eta Iragarki Taulan argitaratu.

Nork onartzen du?

Osoko bilkurak

Tramitazioaren ardura duen Udal Saila

Idazkaritza-kontuhartzailetza

Oharrak

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa:

-          Betolatza, Lukou eta Uribarri-Ganboa: 800,00€

-          Landa eta Mendibil: 1.400,00€

-          Arroiabe, Durana eta Zurbano: 1.700,00€

Diru-laguntza jasotzeko, kultur ekintzei, musika eta kirol emanaldiei edo umeentzako jolasei dagozkien fakturen kopiak aurkeztu behar dira.