8. DIRULAGUNTZAK

8.5. ESKOLA GARRAIORAKO LAGUNTZA ESKAERA

Zer da?

Urtebete lehenagotik Arratzua-Ubarrundian erroldatuta dauden 27b urtetik beherako ikasleentzako dirulaguntza ekonomikoa, Derrigorrezko Hezkuntzatik gorako ikasketak egiten badituzte, edozein ikastetxxe ofizialetan, bai publikoetan, bai pribatuetan.

Nork eska dezake?

Interesdunak, edo bere ordezkariak.

-        Adingabeen kasuan, gurasoak edo tutore legalak.

Zein da aurkeztu beharreko dokumentazioa?

- Eskola garraiorako dirulaguntza eskaera, behar bezala beteta.

- Araba barruko ikasketen kasuan:

    Ikastetxeko matrikularen fotokopia, ikasketak gauzatzen ari direla jasotzen duena, eta matrikula ordaindu izanaren agiria.

    Diruz lagundutako ikasturteko eskolen ordutegia.

    Diru-sarrera egin beharreko kontuaren erakundea eta IBANa. Titularra dirulaguntzaren onuraduna ez bada, hala dela adierazi behar da.

- Arabatik kanporako ikasketen kasuan:

    Ikastetxeko matrikularen fotokopia, ikasketak gauzatzen ari direla jasotzen duena, eta matrikula ordaindu izanaren agiria.

    Diruz lagundutako ikasturtearen urteko eskola-egutegia.

    Eskatzaileak sinatutako zerrenda. Bertan jaso behar dira garraio publikoa erabilita egindako joan-etorriak, egunak eta ibilbideak zehaztuta, eta egindako gastuen ziurtagiriak gehituta (fakturak, txartelak, etab.)

    Zinpeko adierazpena, joan-etorriak auto partikularrean egiten badira bakarrik.

  Diru-sarrera egin beharreko kontuaren erakundea eta IBANa. Titularra dirulaguntzaren onuraduna ez bada, hala dela adierazi behar da.

Non aurkeztu behar da?

Aurrez aurre: Udalaren Erregistro Orokorraren Bulegoan

Telematikoki: udal webgunean sarbidea duen egoitza elektronikoan.

Aukera modura, eta udalerrian bizi ez diren herritarrei, edo udal bulegoen ordutegitik kanpora bakarrik joan daitezkeenei, dokumentuak aurkeztea errazteko, ondorengo lekuetan aurkeztu daitezke eskaerak:

-          Beste Administrazio Publikoen erregistroetan: Estatuaren Administrazio Orokorra (Gobernuaren Ministeritzak, Ordezkaritzak edo Ordezkariordetzak), Erkidego Autonomoak (Eusko Jaurlaritza, etab.), Lurraldeetako Diputazioak, Kabildoak eta Irletako Kontseiluak, herritar kopuru handiko erregimena duten Udalak, eta Espainiako Enbaxadak eta Kontsulatuak.

-          Posta-bulegoak: eskaerak gutunazal irekian aurkeztu beharko dira, bertan bulegoaren zigilua jartzeko, beste datu batzuen artean aurkezpenaren data bertan jartzeko. Ondoren, bidalketa ziurtagiriduna izango da, eta bidalketa-datuekin frogagiri bat entregatuko da.

Zenbat balio du?

Izapidea doakoa da.

Udalak zein epetan erantzuten du?

Aurreikusitako epea: Bi hilabete

Legearen araberako gehienezko epea: Sei hilabete, eskaera egiten denetik.

Epearen barruan erantzunik ez ematearen eragina: Negatiboa

Zein araudiren menpe dago zerbitzu hau?

Euskadiko Tokiko Erakundeen apirilaren 7ko 21/2016 Legea

Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Dirulaguntzen Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006  Errege Dekretua. 

Datu Pertsonalen Babeserako eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Arratzua-Ubarrundiako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza Orokorra.

Eskola garraiorako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak

2018-2019ko eskola garraiorako dirulaguntzen deialdia.

Zein dira ondorengo izapideak?

-        Eskuduntza duen organoari eskaera bidaltzea, ebatzi dezan.

-        Akordioa onartu.

-        Ebazpena jakinarazi.

Ohiko galderak eta oharrak

Noiz ordaintzen da emandako dirulaguntza?

Dirulaguntzaren ordainketa epe bakarrean egingo da, behin ebazpena onartu ondoren, eta aurrekontu-ekitaldia bukatu baino lehen.

 

Dirulaguntzek inoiz ezingo dute egindako gastuaren ehuneko 90a gainditu, eta ondorengo gehienezko kopuruen arabera banatuko dira:

 

Araba barruko garraioa:

 

90 euro, eskolara goizez edo arratsaldez joaten bada.

180 euro, eskolara goizez eta arratsaldez joaten bada.

Ordutegi mistoaren kasuan (aurreko bien nahasketa), hiruko erregela bidez kalkulatuko da dagokion dirulaguntza.

 

Arabatik kanporako garraioa: dirulaguntza emango da, erabilitako garraiobidearen arabera, eta kopuruak honakoak izango dira:

 

- Garraio publikoa erabiltzen bada, egindako gastuaren ehuneko 90, eta gehienez ere 600 euro, garraio publikoa erabiltzen badu.

- 150 euro, garraioa ibilgailu pribatuan egiten bada.

- Batzuetan garraiobide publikoaren bidez eta beste batzuetan ibilgailu pribatuaren bidez egiten bada, eskatzaileak bi aukeren artean aukeratu beharko du, udalak bietako bakarra lagunduko baitu diruz.

 

Arabatik kanporako ikasketen kasuan, diruz lagungarriak izango dira soilik onuradunaren udalerriko bizilekuaren eta ikastetxea dagoen hiriaren arteko joan-etorriak, garraiobide-aldaketak barne. Ez dira kontuan hartuko jatorria beste kokaleku batzuetan duten joan-etorriak.

 

Ardura duen unitatea

Idazkaritza