ERROLDA

Errolda indibidualaren eta kolektiboaren txartela

Zer da

Pertsona bat edo gehiago bizileku batean erroldatuta daudela egiaztatzen duen agiria, une horretan herritarren erroldan dauden datuen arabera.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak

Ekarri beharreko dokumentazioa

  Fax-ez, postaz edo e-postaz eskatzen bada, eskabide orokorra

  Interesduna badator, bere NANaren, pasaportearen edo ordezkatu ditzakeen identifikazio-dokumentuaren jatorrizkoa aurkeztu beharko du. Hala badagokio, baita bizileku-baimena edo AIZ ere.

  Ordezkaria badator:

-     Baimenduta dagoela egiaztatzen duen jatorrizko dokumentua (Baimen-idazkia)

-     Baimena eman duenaren NANa, pasaportea edo ordezkatu ditzakeen identifikazio-dokumentua edo AIZ, hala badagokio.

        Telefonoz eskatuz gero, honakoak dira aurkeztu eta egiaztatu beharrezko datuak: NANa eta helbidea, izena eta bi abizenak (eta Ziurtagiria erroldan ageri den helbidera bakarrik bidaliko da)

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Unean bertan

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea(80 zk. BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15. Art. Eta hurrengoak.

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1. Jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, eskaneatu eta erregistratu ekarritako dokumentazioa.

2. Sistema informatikoaren bidez, ziurtagiria eskatzeko izapidea bideratu.

Ondorengo izapideen laburpena

1. Interesdunari errolda indibidualaren edo kolektiboaren ziurtagiria entregatu. Telefono bidez eskatu badu, postaz bidali, Udalak ezarritako prozedura jarraituz.

2.   Artxibatu.

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

-      Dokumentuak balio informatiboa soilik du.

-      Eskolako matrikulazio garaian, Udalak interesdun guztiei bidaliko die agiria, kanpainaren epea hasi baino hilabete lehenago.