ERROLDA |
|
Zer da |
Pertsona bat edo gehiago bizileku batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen dokumentua. Herritarren udal erroldan, une horretan, dauden datuak jasotzen ditu. Errolda-txartelarekin duen aldea hau da: ziurtagiriak Idazkaritzaren sinadura eta Alkatetzaren oniritzia ditu. |
Nork eska dezake |
Interesdunak edo bere ordezkariak |
Ekarri beharreko dokumentazioa |
• Fax bidez, postaz edo posta elektronikoz eskatzen bada, eskaera orokorra • Interesduna badator, NANaren jatorrizko dokumentua ekarri beharko du, edo, horen ordez, pasaportea edo identifikaziorako dokumentua. Hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ. • Ordezkaria badator, honakoa ekarri beharko du: - Bere baimena egiaztatzen duen dokumentua (Baimena emateko idatzia) - NANaren, pasaportearen edo baliokide den identifikazio-dokumentuaren kopia, edo, hala badagokio, baimena ematen duenaren bizileku-baimena edo AIZ. • Telefonoz eskatuz gero, eman eta egiaztatu beharreko datuak honakoak dira: NAN, helbidea, izena eta bi abizenak (eta ziurtagiria erroldan ageri den bizilekura bakarrik bidaliko da). |
Non eskatu behar da |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 299602 E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Aurrez aurre eta telematikoki: unean bertan Posta bidez: 7 egunera |
Ezarri beharreko araudia |
Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko 80 zk.dun BOE), 15. Artikulua eta hurrengoak |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Ekarri beharreko dokumentazioa jaso eta egiatatu, eta zuen badago, eskaera eskaneatu eta erregistratu. 2. Sistema informatikoaren bidez, ziurtagiria eskatu. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Alkatetzak eta Idazkaritzak errolda-agiri indibidual edo kolektiboa sinatu. 2. Errolda-agiri indibidual edo kolektiboa entregatu, interesdunari. Eskaera telefono bidez egin bada, posta bidez bidali, Udalak ezarritako prozeduraren arabera. 3. Artxibatu |
Nork onartu behar du |
|
Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua |
Herritarren arreta |
Oharrak |
|