ERROLDA

Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten atzerritar ez komunitarioen errolda berritzea (iraupen luzekoa)

Zer da

Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten atzerritar ez komunitarioen erroldako (2011tik “iraupen luzekoa” deitua) izen-emateen bi urtean behingo berritzea.

Nork eska dezake

Espainian bizi diren herritar ez komunitarioek, ez badute egoitza-baimen iraunkorrik (2011tik “iraupen luzekoa” deitua), edo beraien legezko ordezkariek.

Ekarri beharreko dokumentazioa

        Eskabide orokorra, ereduaren arabera.

        Egoitza txartela, espainiar agintariek emana, indarrean; edo bere herrialdeko pasaportea indarrean (iraungita badago, horretaz gain, berritzeko frogagiria). Berritzea egiterakoan, atzerritarraren identifikazio-zenbakiak (AIZ) izango du lehentasuna. Hirugarren herrialde bateko egoitza-baimenak ez dira baliozkoak.

        Adingabeen kasuan, berritze-eskabidea adingabearen ardura duen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

  Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15. Artikulua eta hurrengoak

  Ley Orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, de Reforma de la Ley Orgánica 4/2000, de 11 de enero, sobre Derechos y Libertades de los extranjeros en España y su Integración Social

  Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen  30/1992 legea, akatsen zuzenketa bidez zuzendua

 

  28 de abril de 2005 de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y del Director General de Cooperación Local.

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.   Jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, eskaneatu eta erregistratu ekarritako dokumentazioa.

2. Datuak aldatu, herritarren erroldaren aplikazio informatikoan.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatu

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten atzerritar ez komunitarioen erroldako (2011tik “iraupen luzekoa” deitua) izen-emateak bi urtean behin berritu beharko dira. Adierazitako epean izen ematea ez balitz berrituko, izen-ematea iraungiko litzateke eta Herritarren Erroldan baja eman, legez ezarritako prozedura betez.