ERROLDA

Hirugarrenen eskaera Herritarren Udal Erroldan baja emateko, erroldan izena behar bezala ez emateagatik

Zer da

Bizileku batean behar ez bezala erroldatutako hirugarrenei baja ematea, Arratzua-Ubarrundiako herritarren udal erroldan, bizilekuaren jabearen edo legezko titulua duenaren baimenik ez izateagatik.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Ekarri beharreko dokumentazioa

Bizileku baten okupazioa egiaztatzen duen tituludun pertsona batek bizileku horretan erroldatuta dagoen beste pertsona baten baja eskatzen badu.

    Bizileku baten okupazioa egiaztatzen duen tituluaren jabe den pertsona batek, bizileku horretan erroldatutako gainontzekoen ofiziozko baja eskatu nahi badu, Populazioaren eta Lurralde-mugaketaren Araudiko 72 artikuluan ezarritakoaren babespean, Udalari eman beharko dio pertsona horien zerrendaren eta beraiekin harremanetan jartzeko moduaren berri (telefonoa, helbidea…). Eraman beharko du:

- Hirugarrenen baja eskaera, eskaeraren helburu d(ir)en pertsonen datuak zehaztuta.

- Bizilekuaren okupazioa egiaztatzen duen tituluaren ziurtagiria (eskritura, Jabetxza-erregistroaren ohar arrunta…). OHZren azkeneko ordainagiriaren edo bizilekuaren %100eko titulartasuna egiaztatzen duen OHZren ziurtagiriaren kopia nahikoa izango da.

Dibortzio- edo banaketa-sententzia duen pertsona batek bizileku horretan erroldatuta dagoen aurreko ezkontidearen baja eskatzen badu.

Aurreko paragrafoan aipatzen den ofiziozko baja-eskaera ezkontza-banaketa baten ondorioz egiten bada, hirugarrenen baja eskaeraz gain, banaketa-sententziaren kopia aurkeztu beharko da, eta bertan zehaztuta egon beharko da ezkontide eskatzaileak bakarrik duela esleituta bizilekuaz gozatzeko aukera.

Bi kasuetan, Udalak, ofiziozko baja-espedientea irekiko du, eta, horretarako, bizilekuan baja emateko helburu diren pertsonekin jarriko da hamrrenanetan. Beharrezko jakinarazpenak eta Arabako Aldizkari Ofizialean (ALHAOn) egin beharreko iragarkiak egingo ditu, eta, hala badagokio, Erroldatze Kontseiluaren aurretiazko aldeko txostenarekin, aipatutako pertsonen bizileku horretako ofiziozko baja izapidetuko du.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikuspena: 3 hilabete, jakinarazpenen gauzatzearen arabera.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 72 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Eskaera jaso, ondo dagoela egiaztatu, eta zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin.

2.     Eskatzaileari eskaeraren kopia zigilatua eman, ziurtagiri gisa.

3.- Eskaeraren tramitea hasi, hala badagokio, eta interesdunari eskatu, hamabost eguneko epean, bere errolda-egoera erregularizatu dezan. Bere bizilekua ezagutzen ez bada, jakinarazpena ALHAOn iragarki bat jarriz egingo da.

4.- Bere errolda-egoera erregularizatzen ez badu, Erroldatze Kontseiluaren txostena eskatuko da.

5.- Alkatetzare ebazpena, aipatutako pertsonen bizileku horretako ofiziozko baja emanez.

Ondorengo izapideen laburpena

1.     Bajaren datuak sartu Erroldaren aplikazio informatikoan.

2.     Artxibatu.

Nork onartu behar du

Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak