ERROLDA

Errolda historikoaren agiria

Zer da

Aurreko erroldak egiaztatzeko helburuarekin, ziurtagiria eskatzea.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak

Ekarri beharreko dokumentazioa

  Fax bidez, postaz edo posta elektronikoz eskatzen bada, eskaera orokorra

  Interesduna badator, NANaren jatorrizko dokumentua ekarri beharko du, edo, horen ordez, pasaportea edo identifikaziorako dokumentua. Hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

  Ordezkaria badator, honakoa ekarri beharko du:

-     Bere baimena egiaztatzen duen dokumentua (Baimena emateko idatzia)

-     NANaren, pasaportearen edo baliokide den identifikazio-dokumentuaren kopia, edo, hala badagokio, baimena ematen duenaren bizileku-baimena edo AIZ.

      Telefonoz eskatuz gero, eman eta egiaztatu beharreko datuak honakoak dira: NAN, helbidea, izena eta bi abizenak (eta ziurtagiria erroldan ageri den bizilekura bakarrik bidaliko da).

      Heriotza-ziurtagiria, hildako norbaiten kasua bada, eta bere heriotza jaso gabe badago Herritarren Udal Erroldan.

      Adingabeko seme-alaben erresidentzia-ziurtagiria eskatuz gero, eta ez bada bizileku berean bizi, guraso-ahala ziurtatzen duen agiria eraman beharko da, edo beraiekin batera bizi den gurasoaren baimena.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurrez aurreko harreran, 7 egun, beti ere eskatutako informazioa datu basean sartuta badago.

Informazioa ez badago datu basean sartuta, edo teléfono edo posta bidez egiten bada eskaera, 10 egun. Ziurtagiria erroldan ageri den etxebizitzan jasoko da.

Erroldatu gabe egonez gero, eskaeran ageri den etxebizitzara bidaliko da.

Telematikoki: unean bertan.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea(80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15. Artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, eskaneatu eta erregistratu ekarritako dokumentazioa.

2.       Ziurtagiriaren eskaera egin, sistema informatikoaren bidez.

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Errolda historikoaren ziurtagiria sinatu, Alkatetzak eta Idazkaritzak.

2.       Errolda historikoaren ziurtagiria entregatu interesdunari. Eskaera telefono bidez eginez gero, postaz bidali, Udalak ezarritako prozeduraren arabera.

3.       Artxibatu.

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak