ERROLDA

Herritarren Udal Erroldan bizilekua aldatzea (Udalerri barruan)

Zer da

Arratzua-Ubarrundian jada erroldatuta dagoen pertsona batek, udalerrian bertan bizilekua aldatzen duenean, erroldako datuak aldatzea, udal erroldan baja eman gabe.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak.

Ekarri beharreko dokumentazioa

     Eskaera, helbide aldaketarena, adinez nagusiak diren pertsona guztiek sinatua.

     Eskaera hirugarren baten izenean eginez gero, baimenajustifikatzen duen dokumentua.

 
IDENTIFIKAZIORAKO DOKUMENTUAK:

    Erroldatzera doazen pertsona guztien NANak (nahitaezkoa, 14 urtetik gorakoentzat).

    Adin txikikoak erroldatu behar badira, familia-liburua edo NANa (baldin badaukate).

-     Adin txikikoa gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen bada, beste gurasoaren baimenaduela egiaztatu beharko da, edo adin txikikoaren tutore dela.

ATZERRITARREK AURKEZTU BEHARREKO IDENTIFIKAZIORAKO DOKUMENTUAK:

·              Europar batasuneko eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suizako herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo nortasun agiria (indarrean dagoena) ekarri behar dute. Eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Orokorrena izena emanda egotearen ziurtagiria, bertan Atzerritarren Identifikaziorako Zenbakia (NIE) azalduko delarik. Inskripzioa, ahal bada, NIEarekin egingo da.

·              Beste Estatu batzuetako herritarrek bizileku-txartela ekarri beharko dute, indarrean dagoena, espainiar agintaritzak egina. Halakorik ez badute, beren herrialdeko pasaportea, indarrean dagoena, ekarri ahal izango dute (beste herrialde bateko bizileku-txartelak ez du balio). Izen ematea, ahal bada, NIEarekin egingo da.

BIZILEKUARI DAGOZKION DOKUMENTUAK:

·              Okupatutako etxebizitzaren kasuan: bizilekua erabiltzeko eskubidearen titularra den eta bertan erroldatuta dagoen pertsonaren baimena (jabea, errentaria, edo bestelakoren bat),adinez nagusia. Horrekin batera, baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren fotokopia.

·              Hutsik dagoen etxebizitzaren kasuan: etxebizitzaren jabea den edo usufruktua duen pertsonaren baimena. Horrekin batera, nortasun agiriaren fotokopia eta bizilekuaren okupazioa egiaztatzen duen dokumentua. Ondorengo dokumentuetako edozein izango da baliozkoa:

- Etxebizitzaren erosketa-salmentaren eskritura, edo lehenengo okupazioko lizentzia.

- Etxebizitzaren edo gelaren alokairu-kontratua.

- Azpierrentamendu kasuetan, alokairuaren kontratua eta bizilekuaren jabearen baimena.

- Erabilera-eskubideari buruzko bestelako tituluak (dibortzioaren epai judiziala, testamentuak, donazioak, etab.)

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Izena ematen den egunean bertan, aldaketa indarrean sartzen da.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.    Eskaera jaso, ondo dagoela egiaztatu, eta, zuzen badago, eskaneatu eta erregistratu, aipatutako dokumentuekin batera.   

2.  Datuak egiaztatu, erroldaren aplikazioaren bidez.

3.   Zuzen badaude, datuak sartu herritarren erroldaren aplikazioan.

4.   EINari jakinarazi

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatu

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

-   Interesdunak etxebizitza ezberdinetakoak badira, etxebizitza bakoitzerako eskatu beharko da aldaketa/lekualdatzea (baimen eta guzti).

-   Izapide honekin batera, aldi berean egingo dira “Bizileku fiskalaren aldaketa” eta “Titulartasun eta/edo helbideratzeen aldaketa” izapideak, hala badagokio.