ERROLDA

Baja Herritarren Udal Erroldan, heriotzagatik

Zer da

Herritarren udal erroldan baja emateko eskaera, pertsona baten heriotzagatik, prozedura normalaren bidez bideratzen ez denean (Estatistikaren Institutu Nazionalak heriotzaren berri ematea).

Nork eska dezake

Interesdunak

Ekarri beharreko dokumentazioa

    Eskaera

    Heriotzaren ziurtagiria

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Aurreikuspena: unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Eskaera jaso, ondo dagoela egiaztatu, eta zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin.

2.       Datuak sartu herritarren erroldaren aplikazio informatikoan, hala badagokio.

3.       IENari jakinarazi.

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatu

Nork onartu behar du

Ohiko prozeduraren bidez egiten ez bada, Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak