ERROLDA

Baja Herritarren Udal Erroldan, beste udalerri batera bizitzera joateagatik

Zer da

Arratzua-Ubarrundiako herritarren udal erroldan baja ematea, beste udalerriren batera bizitzera joateagatik.

Nork eska dezake

Interesdunak, edo bere legezko ordezkariak

Ekarri beharreko dokumentazioa

1.       Herritar batek baja eman nahi badu Arratzua-Ubarrundia udalerrian, espainiar estatuko beste udalerri batera aldatu duelako bizilekua,

    Ez da beharrezkoa Arratzua-Ubarrundian baja eskatzea. Alta eman nahi duen udalerrian horretarako eskaera soilik egin behar du (azken honekbidaliko dio baja Arratzua-Ubarrundiako Udalari, eta ofizioz izapidetuko du)

2.-Espainiar nazionalitatedun herritar bat atzerrira badoa,

    Joaten den herrialdeko Espainiar Kontsulatuan eman beharko du izena (azken honek bidaliko dio baja Arratzua-Ubarrundiako Udalari, eta ofizioz izapidetuko du). Hala badagokio, idatziz eskatu ahal izango du baja Arratzua-Ubarrundiako Udalean, izen-ematea egiaztatzen duen dokumentua (alta emandako data adierazten duena) dagokion udalerrian edo Kontsulatuan aurkeztuta.

3.-Atzerriko nazionalitatea duen herritar bat atzerrira bizitzera joaten bada.

    Arratzua-Ubarrundia udalerrian baja eman nahi bada, idatziz eskatu beharko da eskaera orokorra betez, eta nortasun-agiria aurkeztuz.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Epea: unean bertan

 

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Baldintza guztiak betetzen badira, datuak sartu herritarren erroldaren aplikazio informatikoan, eta eskaera erregistratu.

2.       Idazkaritzak sinatu

3.       EINean jakinarazi

Ondorengo izapideen laburpena

1.       Atzerriko nazionalitatea duen herritar bat atzerrira badoa bizitzera, Alkatetzaren Dekretu bidez onartu beharra dago.

2.       Artxibatu

Nork onartu behar du

Alkatetzak

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

Erroldan ofizioz baja ematea, salaketa baten (hirugarren pertsona baten informazio baten) ondorioz gertatzen da normalean, ondorengo prozeduraren bidez: ikusi “Hirugarrenen baja eskaera herritarren erroldan, erroldan izena behar bezala ez emateagatik”.