ERROLDA

Alta Herritarren Udal Erroldan, jaiotzagatik

Zer da

Arratzua-Ubarrundiako herritarren udal erroldan jaioberri bati alta ematea.

Nork eska dezake

Jaioberriaren gurasoetako edozeinek, bestearen baimenarekin, edo legezko tutoreak, edo bi gurasoen edo legezko tutorearen ordezkariak, berariazko baimenarekin.

Ekarri beharreko dokumentazioa

        Jaiotzagatik erroldan alta emateko eskaera, beteta.

        Eskatzailearen NANa, pasaportea edo erresidentzia-baimena.

        Jaioberriaren datuak jasota dauden familia-liburua.

        Bi gurasoak ez badatoz eskaera egitera, edo adin txikikoa gurasoetako batekin bakarrik badator errolda egitera, gurasoen arteko baimen-inprimakia, edo adin txikikoak tutore bakarra duela erakusten duen dokumentua.

        Tutoretza egiaztatzen duen dokumentua, gurasoak ez diren legezko tutorearen kasuan.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Izena ematen den egunean bertan alta indarrean jartzen da.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

Aurkeztutako dokumentuak jaso, egaztatu, eta zuzen badaude, eskaneatu eta erregistratu.

Ondorengo izapideen laburpena

1.   Baldintza guztiak betetzen badira, datuak sartu herritarren erroldaren aplikazio informatikoan, eta eskaera erregistratu.

2.       Idazkaritzak sinatu

3.        EINean jakinarazi

4.        Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpen arrazoitua egin, eta idazkaritzak eskatzaileari horren berri eman.

5.   Artxibatu.

Nork onartu behar du

-

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

ü Prozesua herritarrentzat errazagoa izan dadin, eta arintasuna handitzeko, ekarri beharreko dokumentazioaren fotokopiak dohainik egin ahal izango dira Udalaren bulegoan bertan.