ERROLDA

Alta Herritarren Udal Erroldan, egoitza aldatzeagatik edo omisioagatik

Zer da

Arratzua-Ubarrundiako herritarren udal erroldan alta ematea, beste udalerri batetik egoitza aldatzearen ondorioz, edo omisioaren ondorioz.

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak

Ekarri beharreko dokumentazioa

1.  Erroldan izena emateko eskabidea, helbidea aldatzeagatik (adinez nagusiak diren pertsona guztiek sinatuta).

2.  Hirugarren baten izenean jardunez gero, legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua (eskritura, etab)

3. IDENTIFIKAZIORAKO DOKUMENTAZIOA

  Erroldan izena ematen duten pertsona guztien NANa, indarrean dagoena (nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat).

  Adin txikikoen kasuan, Familia liburua.

  Adin txikikoak bere gurasoetako batekin bakarrik ematen badu izena, beste gurasoaren baimena egiaztatu beharko da, edo adin txikikoaren tutore izan beharko du.

ATZERRITARREK IDENTIFIKAZIORAKO BEHAR DUTEN DOKUMENTAZIOA:

·              Europar batasuneko eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suizako herritarrek beren herrialdeko pasaportea edo nortasun agiria (indarrean dagoena) ekarri behar dute. Eta, baldin badute, Atzerritarren Erregistro Orokorrena izena emanda egotearen ziurtagiria, bertan Atzerritarren Identifikaziorako Zenbakia (NIE) azalduko delarik. Inskripzioa, ahal bada, NIEarekin egingo da.

·              Beste Estatu batzuetako herritarrek bizileku-txartela ekarri beharko dute, indarrean dagoena, espainiar agintaritzak egina. Halakorik ez badute, beren herrialdeko pasaportea, indarrean dagoena, ekarri ahal izango dute (beste herrialde bateko bizileku-txartelak ez du balio). Izen ematea, ahal bada, NIEarekin egingo da.

 
BIZILEKUAREN DOKUMENTAZIOA:

4.  Okupatutako bizilekuan: Bizilekua erabiltzeko eskubidearen titularra den erroldatutako pertsonaren baimena (jabea, errentaria, edo bestelakoak). Adinez nagusia. Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiria ere ekarri behar da.

5.  Hutsik dagoen bizilekuan: jabearen edo usufruktudunaren baimena. Horrekin batera, bere nortasun-agiriaren fotokopia, eta bizilekua okupatzea egiaztatzen duen dokumentua, horretarako ondorengo dokumentuetatik edozein aurkeztu ahal izango delarik:

- Pisuaren erosketa-salmentaren eskritura, edo lehenengo okupazioaren lizentzia.

- Pisua edo gelaren alokairu-kontratua.

- Azpierrentamenduaren kasuan, errentamendu-kontratua eta bizilekuaren jabearen baimena.

- Erabileraren eskubideari buruzko beste tituluak (dibortzio kasuan, ebazpen judiziala; testamentuak, donazioak, etab.)

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax-a: 945 299602

Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Izena ematen den egunean bertan alta ematen da.

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.     Alta-eskaera jaso, ondo dagoela egiaztatu, eta, hala bada, eskaneatu eta erregistratu, eskatutako gainontzeko dokumentuekin batera.

2.     Bizilekuaren egoera egiaztatu, datu-basean (hutsik dagoen edo ez…)

Ondorengo izapideen laburpena

1.     Baldintza guztiak betetzen badira, datuak sartu herritarren erroldaren aplikazio informatikoan, eta eskaera erregistratu.

2.     Idazkaritzak sinatu

3.      Firma de Secretaría

4.      EINean jakinarazi

5.      Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpen arrazoitua egin, eta idazkaritzak eskatzaileari horren berri eman.

6.      Artxibatu.

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak

        Jatorrizko udalerrian baja ematea Arratzua-Ubarrundiako Udalaren ardura da.