ERROLDA

Herritarren udal erroldako datu pertsonalak aldatzea

Zer da

Herritarren erroldako ondorengo datuetako bat edo batzuk aldatzea: izena, abizenak, naziotasuna, jaiotze-lekua edo –data, sexua, ikasketak, NAN…

Nork eska dezake

Interesdunak edo bere ordezkariak

Ekarri beharreko dokumentazioa

        Errolda datuak aldatzeko eskabidea.Eskabide orokorra

        NAN edo pasaportea, edo ordezkatu dezakeen identifikazio-dokumentua. Hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.

      Hirugarren baten izenean etorriz gero, baimena duela egiaztatzen duen dokumentua.

Non eskatu behar da

Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez.

Fax bidez: 945 299602

Telematikoki: www.arratzua-ubarrundia.com

E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du

Dohainik

Prozeduraren epea

Unean bertan

Ezarri beharreko araudia

Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa)

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15. Artikulua eta hurrengoak

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.   Jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, eskaneatu eta erregistratu ekarritako dokumentazioa.

2. Datuak aldatu, herritarren erroldaren aplikazio informatikoan.

3. EINera jakinarazi.      

Ondorengo izapideen laburpena

Artxibatu

Nork onartu behar du

 

Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua

Herritarren arreta

Oharrak