BESTELAKO LIZENTZIAK ETA BAIMENAK |
|
Zer da? |
Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan izena ematea. |
Nork eska dezake? |
18 urtetik gorako pertsonak, arriskutsua izan daitekeen animaliaren bat daukatenak, Arratzua-Ubarrundian bizi direnak, edo beren ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Erregistro-eskaera , behar bezala beteta. • Eskatzailearen NAN, pasaportea edo erresidentzia-baimena. • Baimen-idazkia, hala badagokio. • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eman izanaren ebazpena, dagokion administrazioak emana. Ez da aurkeztu behar ebazpena Arratzua-Ubarrundiako Udalarena bada. • Animaliaren osasun-txartela. • Albaitaritza-ziurtagiria, egin berria, animaliaren osasun-egoera azaltzen duena, eta bereziki arriskutsu egin dezaketen gaixotasun edo nahasmendurik ez duela adierazten duena. • Txakur-espeziearen erregistro-orria. • Animalia antzututa dagoela ziurtatzen duen agiria. • Erantzukizun zibiliaren aseguruaren poliza, 120.000 euro baino gehiagoko kobertura duena, animaliak eragindako kalteetatik eratorritako erantzukizunarengatik, baita hirugarren bati zain dezan utzi bazaio ere. • Polizaren ordainagiria. |
Non eskatu behar da? |
Aurrez aurre: udaletxean. Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Postaz: postetxeetan, posta arruntaren bidez. Posta elektronikoz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du? |
Doakoa. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: 15 egun baliodun
|
Ezarri beharreko araudia |
- Ekainaren 1eko 101/2004 dekretua, animaliak edukitzeari buruzkoa. - Abenduaren 23ko 50/1999 legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzkoa. - 287/2002 Errege Dekretua, Abenduaren 23ko 20/1999 Legea garatzen duena. - Animaliak babesteari, edukitzeari eta saltzeari buruzko Udal Ordenantza. |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu, ziurtagiri gisa. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Ekarritako dokumentazioa indarrean dagoela eta baliozkoa dela egiaztatu. 2. Alkatetzaren Ebazpena, eskaera onartzen edo ukatzen duena. 3. Erregistroann izena eman, hala badagokio. 4. Interesdunari jakinarazi, eta erregistro-txartela bidali. 5. REGIAri jakinarazi udal-erregistroan izena eman duela. |
Nork onartzen du? |
Alkatetzak |
Izapideen ardura duen udaleko saila |
Idazkaritza-Kontuhartzailetza |
Oharrak |
- Arratzua-Ubarrundiako Udalak eegiaztatu egingo du, ofizioz, animalia REGIAn (Euskal Autonomia Erkidegoko Konpainia-Animalien Identifikaziorako Erregistroan) izena emanda dagoela. - Herritarrei prozesuan laguntzeko, aurkeztu beharreko dokumentazioaren fotokopiak dohainik egin ahal izango dira udal bulegoetan. |