BESTELAKO LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

Zer da?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematea.

Nork eska dezake?

Arratzua-Ubarrundian bizi diren 18 urtetik gorako pertsonak, edo beren ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

         Lizentzia-eskaera,  behar bezala beteta.

         Baimen-idazkia, beharrezkoa bada.

         Dagokion tasa ordaindu izanaren ziurtagiria (Kutxabank, zk: ES 47  2095 3112 25 1095221239) edo eskudirutan ordaintzea, udaletxean bertan.

         Eskatzailearen NAN, pasaportea edo erresidentzia-baimena.

         Karnet-tamainako argazki bat.

         Gaitasun fisiko eta psikologikoaren ziurtagiria, gidarien errekonozimendu-zentro batek emana, gehienez ere eskaera egiten den data baino hiru hilabete lehenago emana.

         Erantzukizun zibilaren poliza. Gutxieneko kobertura: 120.000€, eta urteroko ordainketaren ziurtagiria, arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan.

         Udalak aurrekari penalen ziurtagiria eskatu ahal izateko eskaera sinatua.

Non eskatu behar da?

Aurrez aurre: udaletxean. Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.

Postaz: postetxeetan, posta arruntaren bidez.

Posta elektronikoz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net

Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16

Zenbat balio du?

10,00  euro.

Prozeduraren epea

Aurreikusitako epea: 15 egun baliodun

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboa: negatiboa

Ezarri beharreko araudia

-        Ekainaren 1eko 101/2004 dekretua, animaliak edukitzeari buruzkoa.

-        Abenduaren 23ko 50/1999 legea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeari buruzkoa.

-        287/2002 Errege Dekretua, Abenduaren 23ko 20/1999 Legea garatzen duena.

-        Animaliak babesteari, edukitzeari eta saltzeari buruzko Udal Ordenantza.

Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura

1.       Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu, dokumentazioarekin batera, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu, ziurtagiri gisa.

Ondorengo izapideen laburpena

1        Aurrekari penalen orria eskatu, eta dagokion bidalketa egin.

2        Aurrekari penalen Erregistro Zentralaren erantzuna jaso.

3        Alkatetzaren Dekretua, lizentzia eman edo ukatzen duena.

4        Interesdunari jakinarazi eta, hala badagokio, karneta eman.

Nork onartzen du?

Alkatetzak

Izapideen ardura duen  udaleko saila

Idazkaritza-interbentzioa

Oharrak

ü  Ordainketa modua:

ü  Banku transferentzia (Kutxabank, zk: 2095 3112 25 1095221239) edozein finantza-erakundetan.

ü  Eskudirutan ordaindu, udaletxean bertan.

ü  5 urtean behin berritu behar da.

ü  Lizentzia berritzen bada, lizentzia berri bat emango da. Bertan Lizentzien Erregistroan aurretik zegoen zenbaki bera jarriko da, eta epemuga berria adieraziko da.