"Aurrez aurreko izapideak" aukeraren bidez, herritarrentzat ohikoenak diren udal kudeaketetarako sarbidea izango duzu, hainbat esparruren barruan (errolda, hirigintza, etab.).

Prozedura bakoitzean fitxa bat dago ikusgai. Fitxa horretan, hainbat argibide ematen dira: ekarri beharreko dokumentazioa, epeak, ezarri beharreko legeria, etab. Eta lehiatilan izapideak egiteko erraztasunak emateko asmoz, fitxa bakoitzean hainbat formularioren loturak daude, horrela, interesdunek inprimatu eta ondoren udaletxean aurkez ditzaten.