Urtegia

Arratzua-Ubarrundiako udalerrian Uribarri-Ganboako urtegia dago. 1947an eraiki zen, eta Zadorra ibaiaren (Arabako ibairik luzeen eta emaritsuenaren) urak biltzen ditu. Urtegia Elgeako mendizerratik datozen hainbat errekak elikatzen dute, eta baita Zadorrak berak ere. Udalerria bera ibaiak sortutako ubidearen parte da.

Bestalde, Uribarri-Ganboako urtegiak urez eta argindarrez hornitzen ditu Bilbo eta Gasteiz, eta baita inguruko hainbat herri ere. Azken urteetan erreferentzia bihurtu da aisialdiko eta kirolaren eremuko jarduerei dagokienean (arrantza, ibilaldiak…). Uretako kirolak ere egin daitezke bertan (bi klub nautiko daude).