Uribarri-Ganboako urtegiaren inguruan aisialdi eta atsedenerako hainbat ekipamendu eta zerbitzu daude; horien artean, udalerrian dauden bi klub nautikoak:

  • Vitoria klub nautikoa (Uribarri-Ganboa) 945 29 99 08
  • Aldaieta klub nautikoa (Langara-Ganboa) 945 29 99 60

Biak dira pribatuak, baina bertako jatetxeak publikoari irekita daude, bazkide izan edo ez izan:

  • Vitoria Klub nautikoko jatetxea (Uribarri Ganboa) 945 29 99 08
  • Aldaieta Klub nautikoko jatetxea (Langara-Ganboa) 945 29 99 02

Jarduerak

Uribarri Ganboan Vitoria Klub nautikoaren kirolgunea daukagu. Bertan era guztietako ur-jarduerak egiten dira, eta uretako eskian eta belan kirolari garrantzitsuak atera dira bertatik (sari nazional eta internazionalak ere jaso dituzte):

 

  • Optimist ikastaroak
  • Bela arina
  • Windsurf ikastaroak
  • Uretako eskia
  • Wake board
  • Uretako kanpusak

 

Klub nautikoak urtero antolatzen du, uztailaren 15ean, Karmengo Ama birjinaren, marinelen patroiaren, omenezko prozesio bat. Lorez apaintzen dituzte ontziak, eta patroiaren ohoretan, errespontsua egiten dute uretan.

Informazio gehiago: www.cnvitoria.com