Monumentuak eta interesguneak

Arratzua-Ubarrundiako erromanikoa balio eta aberastasun artistiko handikoa da. Urkabustaizko, Zigoitiko edo Zuiako erromanikoaren aldean, honek Lautadako beste eraiki batzuek dituzten ezaugarriak ditu. Badirudi arabar lautadan erromanikoaren eskola berezi bat egon zela.

Dudarik gabe, estilo honetako eraikinik esanguratsuena Duranako San Estebanen parrokia da. Bere portada ederra nabarmendu daiteke, XIII. Mendekoa. Aberastasun handiko eta ondo kontserbatutako apaingarriak ditu, arkiboltetan eta kolometako kapiteletan, eta ikonografia anitza du: animaliak, izaki fantastikoak, giza-aurpegiak, elementu geometrikoak, landaredia-motiboak, etab.

 

Arzubiaga, Betolatza eta Uribarri-Ganboako elizek ere hainbat apaingarri erromaniko dituzte.

Elementu txikiago bezala, hainbat gurutzadura dira nabarmendu beharrekoak: Langara Ganboakoa, Uribarri-Ganboakoa eta Zurbanokoa, adibidez. Badirudi bidaiari eta erromesak gidatzeko funtzioa zutela, eta otoitzerako leku gisa ere erabiltzen ziren. Kuadrillako geografia osoan zehar daude: Aramaion, Arratzua-Ubarrundian, Zigoitian...

 

Zurbanoko eliza (San Esteban) XV. Mendekoa da, eta interes handiko elementu bat du, Arabako lautadako onenentzat joa: erretaula nagusia. XVII. Mendekoa da, eta absidean akoplatzen den multzo bat da, triptiko itxurakoa. Sagrarioa nabarmentzen da bertan, eskuz landutako hianbat gorputzez osatua, eta ikonografia aberatsduna. XVIII. Mendeko hainbat erliebek osatzen dute erretaula.