Historia

Gaur egun, Arratzua-Ubarrundiako Udala ondorengo herriek osatzen dute: Artzubiaga, Arroiabe, Betolatza, Durana, Landa, Luku, Mendibil, Langara Ganboa, Uribarri Ganboa, Zirao, Zurbao eta Aniako barrendegia.

Datu historikoak

Goi erdi aroraino joan beharra daukagu Arratzua-Ubarrundia Udala osatzen duten herriei buruzko lehenengo aipamenak ezagutzeko. Izan ere, Donemiliagako “Reja” izenez ezaguna den herri-izenen zerrendan azaltzen dira. Zerrenda hori, hain zuzen ere, Kukulako Donemiliagako Monasterioari zergak ordaintzen zizkieten herriz osatua dago, eta 1025eko data du.

Vicente Veraren “Geografía general del País Vasco-Navarro, provincia de Álava” liburuan honakoa aipatzen da, probintziako antolamendu zibilari dagokionean: “Gaur egungo partidu judizialen araberako banaketaren aurretik, Arabako probintzia honela zegoen banatuta: zazpi kuadrilla, berrogeita hamahiru ermandade, laurogeita hamar udal eta laurehun eta hogeita hemezortzi kontzeju… Seigarren kuadrilla, Mendoza, honako ermandadeek osatzen dute: Mendoza, Ganboa, barrundia, Asparrena, Iruña, Ariñez, Oto, Badaioz, Zigoitia, Ubarrundia, Arratzua eta Lakozmonte”…