Geografia

Gure Udalerria Zadorra ibaiak bustitzen du, hain zuzen ere, Arabako ibai nagusia, Entziako mendizerran jaio eta muino arteko pasabide baten bidez Maturanara iristen dena, Uribarri Ganboako urtegiraino. Urtegitik irten eta Arroiabera doa, Mendibil eta Duranatik igaro, eta Vitoria-Gasteiz ingurura iristen da. Arroiabeko iparraldean zehar urtegiko urak lautada erdialderantz doaz, Zadorraren ibilbide naturala jarraituz. Berau, 520 metrotako altueran ateratzen da urtegitik. Puntu honetan, ibaiak 1020 metrotan egin du behera, jaio den lekutik.

Itsasoaren mailatik 520 metrora irtetzen dira, beraz, urak urtegitik. 460 metrotan isurtzen dira Ebro ibaian; hau da, 60 metrotan soilik jaisten da ibaia, lautadan zehar egiten dituen 50 kilometroetan.

Geografikoki, Gipuzkoarekin egiten du muga, eta baita Legutio, Zigoitia, Vitoria-Gasteiz, Elburgo eta Barrundiako udalerriekin ere.

Udalerrian dauden tontorrik garaienak Arlabango hegaletan daude. Izuskiza mendia, 800 metro dituena, apur bat urrunago Albertiako gainak, 868 metrotan, eta Aramaio aldera joanez gero, Jarindoko tontorra, 896 metrorekin. Azkenik, Urbinako, Arroiabeko eta Mendibileko muinoak, Zadorrako ibaiertzean daudenak, Lautada aldera.