Zerbitzuaren ardatzak komunitatearen garapena eta kultur eta kirol programen antolakuntza, dinamizazioa, potentziazioa, garapena eta ebaluazioa dira.

ZERBITZUAREN HELBURU OROKORRAK

  • Kultur eta kirol programak kudeatu, indartu, antolatu, koordinatu eta ebaluatu.
  • Informazioa elkartrukatu eta zabaldu: elkartegintza, antolakuntza, erakundeak, aisialdia, baliabideak, turismoa, etab.
  • Instituzioen diru-laguntzak: informazioa eman, lagundu, programatu, eskatu eta zuritu.
  • Eskualdeko eta inguruko udaletako gizarte eta kultur ataldeekin harreman dinamikoak ezarri eta koordinatu. Parte hartzeko bideak ezarri.
  • Garapen soziokomunitarioa indartu.
  • Baliabide materialak eta giza-baliabideak erabili. Kultur, kirol eta aisialdi programen diseinuan eta gauzatzean herritarren parte hartze aktiboa sustatu.
  • Euskararen erabilera indartu eta zabaldu.
  • Gizarte, kultur eta kirol jarduerak gehitzea dakarten ekimenak lagundu eta sustatu.

Zerbitzuaren arduraduna: Itxaso Aspiazu

Telefonoa: 945299516 e-maila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jendaurreko arretarako ordutegia:

Udaleko harrera-ordutegia: 945 29 95 16

  •   Astearteetan, 08:00etatik 15:00etara
  •   Ostegunetan, 08:00etatik 15:00etara

Beste udaletako harrera-ordutegia:

  • Astelehenetan, 08:00etatik 15:00etara, Gorbeialdeko Kuadrillan: 945 43 01 67
  • Asteazken eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara, Aramaioko Udalean: 945 44 50 16  

 

Sologana Gizarte Etxea              Kultur eta kirol jarduerak, eta kanpainak